Skip links

Euskara Zerbitzua

Artzibarko Euskara Zerbitzua lanean ari da euskararen ezagutza eta erabilera Ibarrean sustatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. Zerbitzuak hainbat programa, jarduera eta baliabide sustatzen ditu euskarak leku handiagoa izan dezan gure udalerriko administrazioan, hezkuntzan, kulturan eta gizartean.

Euskara Zerbitzuaren eginkizunak

Euskara Zerbitzuaren eginkizunak hiru esparru nagusitan garatzen dira:

  • Ordenantzak, protokoloak, etab. proposatzea eta haien jarraipena egitea, euskararen erabilerari eta sustapenari dagokienez.
  • Toki entitatearen egokitzapena herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko: langileak euskalduntzeko programak, etab.
  • Toponimia eta hizkuntza-paisaia.
  • Itzulpen zerbitzua.
  • Egoeraren azterketa.
  • Normalizazio planak prestatzea.
  • Euskararen ezagutza helduen eta haurren artean sustatzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea, jarduerak eta zerbitzuak eskainiz; halaber, dirulaguntzen bidez edo beste entitate batzuekin lankidetzan.
  • Sustapen eta koordinazio lana egitea gure udalerrian edo inguruan, euskararen normalizazioaren alde diharduten elkarteekin eta entitateekin.
  • Euskararen erabilera zuzena komunikazio, kartel eta informazio-materialetan.
  • Testuen itzulpena eta zuzenketa.
  • Aholkularitza ematea toponimiaz eta esparru publikoen izendapenaz.
  • Euskara jarduera, zerbitzu eta proiektuetan txertatzeko orientabidea.
  • Informazioa eta laguntza euskararekin lotutako dirulaguntzen eskaeran.
  • Hizkuntzari eta arauei buruzko zalantzak argitzea.

Euskara Zerbitzuaren Jarduerak

Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen bultzatzen ditu euskararen ezagutza eta erabilera gure Ibarrean sustatzeko; haietako aunitz elkarlanean beste euskara zerbitzu batzuekin.

01

Prestakuntza eta ikaskuntza

  • Helduak euskalduntzeko kanpainak.
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak.
  • Mintzakide programa, euskararen ahozko erabilera sustatzeko.

Hezkuntza programak

  • Bertsolaritza eskolan
  • Helduendako Bertso Eskola
  • Euskararen ahozko erabilera eskolan sustatzeko programak
  • Pirinioetako Mikroipuin eskola lehiaketa
02

Kultur Jarduerak

  • Udako haur tailerrak.
  • Euskarazko irakurle taldea (Aurizberriko liburutegiarekin elkarlanean).
  • Euskarazko kultur jardueren antolaketa.
  • Ekimenetan parte hartzea; Euskaraldian, adibidez.
03

Argitalpenak eta baliabideak

eranafarroa.eus

Euskarazko baliabideak eta materialak, kontsultatzeko eta deskargatzeko.

elaide.eus

Familiendako ideiak eta proposamenak, eta haurren euskarazko laguntza.

katalogoa.eus

Euskarazko produktu eta materialen katalogoa.

zeberri.eus

Ibarreko berriak eta edukiak jarraitzeko argitalpenak.

Jar zaitez gurekin harremanetan

672 08 30 20 (Tere)

This website uses cookies to improve your web experience.