Descubre Artzibar
Artzibar denbora gelditzen omen den leku horietako bat da. Nafarroako Pirinioetan kokatua, ibar honek edertasun handiko natur paisaiak, xarma handiko herri txikiak eta lasai ezagutzera gonbidatzen duen kultur ondare aberatsa uztartzen ditu. Mendiz, oihanez eta ibaiz inguratua, ingurune ezin hobea eskaintzen du deskonektatu, aire zabalaz gozatu eta funtsezkoarekin berriz lotu nahi dutenendako.


















