Skip links

Etnografia eta bizimoduak

Artzibarko etnografiaren bidez, hurbildu egiten gara lurraldea itxuratu duten bizimodu, lan, usadio eta soinuetara.

Ofizioak, ekoizpena, janzkera, natur baliabideen ustiapena eta ohiturak ekarri ditugu atal honetara, haien bidez edukiak biltzeko eta, horrela, eguneroko bizitza ibarrean nola antolatzen zen ulertzeko eta denboraren joanean nola eraldatzen joan den jakiteko.

Iraganaren irudi finkoa baino gehiago, paisaiari eta komunitateari lotutako jakintza, jarduera eta oroimen sorta oparoa da.

Ekonomia tradizionala eta lurraldearen aprobetxamendua

Ibarreko bizitza guztiz lotua egon zen bai natur baliabideen aprobetxamenduari, bai ekoizpen eta lan moldeei.

Atal honetan, tokiko ekonomia markatu zuten jarduera eta azpiegiturei buruzko edukiak daude bilduta, hots, energia, oihangintza, meatzaritza, ikazkintza eta lehengaia eraldatzearekin zerikusia duten lanbideak.

Industria hidroelektrikoa

Zentralak, ubideak eta urtegi txikiak ibarreko industria hidroelektrikorako erabili ziren. Horrek guztiak aztarna utzi zuen Artzibarko paisaian eta garapen ekonomikoan.

Oihangintza: almadiak eta enborrak errekatzea

Oihan ustiapena jarduera garrantzitsua izan zen Pirinioetako ekonomian, bai eta Artzibarkoan ere.

Iduri duenez, enborrak edo zurak errekan beheiti garraiatzeko moldea Irati ibaian bakarrik egin zen Artzibarren. Lehenik, almadiak izan ziren eta, 1910eko hamarkadaz geroztik, enbor solteen teknikaren bitartez (barrankeo lana) garraiatu ziren, 50-60eko hamarkadara arte, kamioen bidezko garraioa merkeagoa baitzen. Ez da daturik Urrobi ibaia ofizio horietarako erabili ote zen. Izan ere, urez urria da eta, gainera, bide erdian, desagertzen da; hortaz, ez da aukera handirik.

Meatzaritza

Meatzaritza Artzibarko ekonomia tradizionalaren osagaia izan da, nahiz eta historikoki bertako jarduerarik ezezagunenetako bat izan den. Bere lekua izan du lurraldean, diskretua baina garrantzitsua, eta salatzen digu ibarreko baliabideak hain modu agerikoan ere aprobetxatu direla. Gaur egun, gainera, interes berezia du ikuspuntu historikotik.

Artzibarko meatzaritzari buruzko lehen datuak XIV. mendekoak dira, ibarrean meategiak ustiatzen hasi zirenean. Olaldean, zehazki, hau da, Orotz-Beteluko auzoan, bai eta Urrobi ibaiaren inguruetan ere: Urrobin, Imizkotzen, Lusarretan… 1338an, Paolo Girardi iritsi zen Nafarroara, erresumako meategi-maisu postuaz jabetzeko.

Legezko eta legez kontrako dirua egiteko lantegiak

Artzibarko historian ere badira hain ohikoak ez diren gertakariak, hala nola “legezko eta legez kontrako dirua egiteko lantegiekin” lotutakoak, Nagoren. Kontu bitxia da tokiko kontakizun historikoaren barnean.

Egur-ikatza: ikazkina

Ikazkintza ohiko beste ofizio bat izan zen gure inguruan, mendia aprobetxatzeko modu tradizionaletako bat da eta oihan lanari dago lotua.

Landa-soinuak: ezkilak

Ibarreko bizitza ez zen soilik antolatzen nekazaritza lanaren edo egutegiaren bidez, baizik eta baita soinu seinaleen bidez ere. Ezkilak eguneroko kultura horretan txertaturik zeuden, eta denbora eta bizitza komunitarioa antolatzeari zeuden lotuta.

Ofizioak eta kultura materiala

Jarduera ekonomiko handiekin batera, ibarreko etnografia, halaber, ofizio, tresna, janzkera eta lan moldeen bidez dago eraikia, eta beste garai batzuetako kultura materialaren ezaugarri dira.

Errotak eta errotazainak

Errotak ekonomiaren eta eguneroko bizitzaren osagai garrantzitsuak izan ziren. Agirien arabera, 1800ean sei errota zeuden, lurraldean zuten garrantziaren erakusgarri.

Kapaginak eta Nagoreko pilategia

Ibarrean ere, ehunak egin eta artilea eraldatzeko lanak egiten ziren. Adibidez, Nagoreko pilategia eta kapaginen lana egun galduak edo eraldatuak diren lanbideen artean daude.

Ezpel industria

Ezpela arras zur preziatua zen, bai eta arrunt ona ere sukaldeko tresnak eta musika-tresnak egiteko eta zurgintzarako. Ezpel-egitea inguruneko baliabideak aprobetxatzeko beste modu bat zen.

Artzibarko jantziak

Janzkera tradizionala bide ezin hobea da eguneroko bizitza, eskura ziren materialak, usadio sozialak eta klimarako nahiz lanerako egokitzapena ezagutzeko.

Oroimena, argitalpenak eta begirada etnografikoa

Ibarrari buruzko ezagutza, ahozko transmisioaren bidez gorde izanaz gain, ikerlan, argitalpen eta lekukotasunen bitartez ere iraunarazi da, guztiak ere lagungarriak iragana berreraikitzeko.

Artziko oikonimia

Etxe-izenei oikonimia deritzo. Gure kulturan, etxeak nortasun berezia du. Horren erakusgarri, aipatu behar da Erdi Aroaz geroztik etxe-izenak agirietan daudela erregistratuak era ofizialean. Gure herri gehienetan, etxe bakoitzak bere izena du. Denetariko izenak daude: batzuek jabearen aipamena dakarte; beste batzuek, jabearen goitizena, abizena, jatorria, haren lanbidea, etxea kokatua dagoen toponimoa, haren ezaugarriak, etab.

Artzibarko Udalak gure ibarreko etxe-izenak bildu ditu gure tokiko historiaren zati bat ezagutzera emateko eta gure oroimena eta identitatea zaintzeko.

Azken urteotan aldaketa nabarmenak gertatu dira ibarrean eta, horren ondorioz, herri batzuk desagertu dira eta beste batzuetan, berriz, eraldakuntzak izan dira, etxe berriak eginda. Horri gehitu behar zaio bizimoduak aldatu direla, eta biztanleria zahartu eta desagertu dela, horrek oroimenean dakarren galerarekin.

Artozkiko San Migeleko ermitaua

Historiaren eta toki kontakizunaren artean sartua badago ere, atal honek, halaber, begirada etnografikoa dakar, espiritualtasuna, lurraldea eta herri oroimena lotzen dituelako.

Artozkiko San Migeleko ermitauaren irudia ibarraren irudimenaren parte da. Leku berezi bati lotua, haren historiak bilketan, espiritualtasunean eta ingurunearekiko harreman zuzenean oinarritutako bizimodua dakarkigu gogora.

Biografia isolatu bat baino gehiago, haren presentzia lurraldearen oroimen kolektiboan txertatzen da, eta bertan bizitzeko modu baten ikur bihurtzen da.

Artozkin ermitaua izendatzeko modua, Artzibar (jatorrizko testua, gaztelaniaz)

Método de nombrar ermitaño de San Miguel de Artozqui, se juntarán todos los vecinos y el vicario en la casa acostumbrada de juntas, tratando y examinando las vidas y costumbres de los pretendientes y su buena conducta, nombrarán al que tuviese las mejores prendas y costumbres, que supiese la doctrina Christiana a la satisfacción del cura, y el concejo con el cura le explicará al nombrado las obligaciones siguientes, y en éste año nombramus a Miguel de Echeverria, siendo vicario Don Carlos Xurico.

Primeramente: que ha de frecuentar los Santos Sacramentos a satisfacción del vicario que fuere y ha de estar instruido en la doctrina Christiana como individuo de la Iglesia y saberá hacer la misa.
Item: Todos los días de fiesta a de acudir a la misa parroquial, que se toque a vísperas, y si en ellas hubiere responsos placetos debe sacar la cruz, y los domingos debe de tomar la cruz para bendecir la agua y para bendecir los términos y los días de procesión de ha de tocar las campanas.
Item. No debe de salir del pueblo sin que le entregue al vicario la llave de la ermita por si estando él fuera que algún devoto que hacer celebrar alguna misa.

  1. En el caso, Dios no quiera, que algún ermitaño fuera velado o no convalidado con las obligaciones puestas con aviso del vicario que fuere, se junten como es dicho y hagan nuevo nombramiento despidiendo al omiso.
  2. Que tenga obligación de acudir cuando las tronadas a sacar la Cruz.
  3. Que tenga obligación de acudir a los bautizos y bodas y los de la casa, de dar de comer o cenar y en su defecto un real fuerte y por estas cargas tenga derecho de luchar en la demanda los tiempos acostumbrados como es en el lugar de quince en quince días y por afuero en tiempo de las cosechas.

    Documento encontrado en el archivo del Arzobispado de Pamplona. Colaboración – investigación de Mertxe Martínez y Juan Karlos Lopez-Mugartza.

Artzibarko ohiturak eta jai egutegia

Artzibarko jai egutegian badira herrietako bizitza urte osoan gobernatu zuten ospakizunak, errituak, ohiturak eta jarduera komunitarioak.

This website uses cookies to improve your web experience.