1. Xedea
Lege ohar honek www.valledearce.com / www.artzibar.com webgunearen erabilera arautzen du. Webgunearen titularra ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCE da (aurrerantzean, WEBGUNEAREN JABEA).
WEBGUNEAREN JABEAren webgunean nabigatzeak haren ERABILTZAILE izaera ematen du, eta lege ohar honetan argitaratutako baldintza guztiak eta bakoitza erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakar. Ohartarazten da baldintza horiek WEBGUNEAREN JABEAk aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izanen dituela; kasu horretan, ahalik eta aurrerapen handienarekin argitaratu eta jakinaraziko dira.
Horregatik, komeni da edukia arretaz irakurtzea webgune honetatik eskaintzen den informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi badituzu.
Erabiltzaileak, gainera, webgunea zuzen erabiltzeko betebeharra hartzen du, legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta Lege Ohar honen arabera, eta WEBGUNEAREN JABEAren edo hirugarrenen aurrean erantzunen du betebehar hori ez betetzearen ondorioz eragin daitezkeen kalte-galera guztiez.
Baimendutakoaz bestelako erabilera oro berariaz debekatuta dago, eta WEBGUNEAREN JABEAk edozein unetan ukatu edo kendu ahal izanen ditu sarbidea eta erabilera.
2. Identifikazioa
WEBGUNEAREN JABEAk, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, honakoa jakinarazten dizu:
- Izen soziala: ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCE
- IFZ: P3102800D
- Helbide soziala: San Julian kalea, z/g – 31438 – NAGORE – NAFARROA
- [MERKATARITZA ERREGISTROKO INSKRIPZIO DATUAK]
3. Komunikazioak
Gurekin harremanetan jartzeko, honako bide hauek jartzen ditugu zure esku:
- Tel.: 948790398
- Posta elektronikoa: ayuntamiento@valledearce.com
Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, aurrez zehaztutako edozein bitartekoren bidez egiten direnean.
4. Sarbide eta erabilera baldintzak
Webgunea eta haren zerbitzuak libreak eta doakoak dira. Hala ere, WEBGUNEAREN JABEAk webgunean eskaintzen dituen zerbitzu batzuen erabilera dagokion formularioa aldez aurretik betetzearen baldintzapean jar dezake.
Erabiltzaileak WEBGUNEAREN JABEAri jakinarazten dizkion datu guztien egiazkotasuna eta eguneratasuna bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren erantzule bakarra izanen da.
Erabiltzaileak berariaz hartzen du WEBGUNEAREN JABEAren edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa, eta ez ditu erabiliko, besteak beste, honetarako:
- Eduki delitugileak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzeko.
- Sarean birus informatikoak sartzeko edo WEBGUNEAREN JABEAren edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo haietan erroreak edo kalteak eragin ditzaketen jarduketak egiteko; bai eta beste erabiltzaileei webgunerako eta haren zerbitzuetarako sarbidea oztopatzeko ere, WEBGUNEAREN JABEAk bere zerbitzuak ematen dituen baliabide informatikoak masiboki kontsumituz.
- Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAren edo hirugarrenen sistema informatikoen eremu mugatuetara sartzen saiatzeko eta, hala badagokio, informazioa ateratzeko.
- Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzeko, bai eta WEBGUNEAREN JABEAren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzeko ere.
- Beste edozein erabiltzaileren nortasuna ordezteko.
- Edukiak erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, eskura jartzeko edo beste edozein komunikazio publiko egiteko, eraldatzeko edo aldatzeko, dagozkion eskubideen titularraren baimena izan ezean edo legez baimenduta egon ezean.
- Publizitate helburuarekin datuak biltzeko eta edozein motatako publizitatea eta salmenta helburuko edo izaera komertzialeko bestelako komunikazioak bidaltzeko, aldez aurretik eskatu edo onartu gabe.
Webgunearen eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, bai eta haren diseinu grafikoa eta iturburu kodeak ere, WEBGUNEAREN JABEAren jabetzako lana dira, eta ezin da ulertu erabiltzaileari haien gaineko ustiapen eskubiderik laga zaionik, webgunea zuzen erabiltzeko guztiz beharrezkoa denaz haratago.
Azken batean, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi ditzakete eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin, betiere erreproduzitutako elementuak gero hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen ez badira eta inolako ustiapenik egiten ez bada.
Era berean, webgunean ageri diren marka, merkataritza izen edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak WEBGUNEAREN JABEArenak dira, eta ezin da ulertu webgunea erabiltzeak edo bertara sartzeak haien gaineko eskubiderik ematen dionik erabiltzaileari.
Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo publikoki komunikatzea, bai eta ustiapen eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein egintza ere.
Hiperesteka bat ezartzeak ez du inola ere esan nahi WEBGUNEAREN JABEAren eta esteka ezartzen den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ezta WEBGUNEAREN JABEAk haren edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
WEBGUNEAREN JABEA ez da erantzule egiten erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dien erabileraz, ezta haietan oinarrituta egiten dituen jarduketez ere.
1. Bermeen eta erantzukizunaren salbuespena sarbidean eta erabileran
Webgune honen edukia orokorra da eta informazio helburua baizik ez du; ez da guztiz bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ezta haien osotasuna, zuzentasuna, indarraldia edo eguneratasuna ere, ezta helburu jakin baterako egokitasuna edo erabilgarritasuna ere.
WEBGUNEAREN JABEAk, antolamendu juridikoak ahalbidetzen duen neurrian, honako hauetatik eratorritako edozein motatako kalte-galeren erantzukizun oro baztertzen du:
- Webgunera sartu ezina edo edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun eta/edo eguneratasun eza, bai eta webgunearen edo eskaintzen diren zerbitzuen bidez transmititu, zabaldu, gorde edo eskura jarritako edukien edozein motatako akats eta hutsak ere.
- Erabiltzaileen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo datuetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo bestelako elementuak edukietan egotea.
- Legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege ohar hau ez betetzea, webgunea behar ez bezala erabiltzearen ondorioz. Bereziki, eta adibide gisa, WEBGUNEAREN JABEA ez da erantzule egiten jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, enpresa sekretuak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak, bai eta lehia desleialari eta legez kontrako publizitateari buruzko araudia ere urratzen dituzten hirugarrenen jarduketez.
Era berean, WEBGUNEAREN JABEAk ez du inolako erantzukizunik hartzen webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gainean. Webgune honetan ageri diren esteken eginkizuna erabiltzaileari webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea baizik ez da. WEBGUNEAREN JABEAk ez du bermatzen estekatutako webguneen funtzionamendua edo irisgarritasuna, eta ez da haien erantzule; ez du haiek bisitatzea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen, eta, beraz, ez da lortutako emaitzaren erantzule izanen. WEBGUNEAREN JABEA ez da erantzule hirugarrenek hiperestekak ezartzeaz.
2. Legez kontrako jarduerak egiten diren kasuetarako prozedura
Erabiltzaileren batek edo hirugarren batek uste badu badirela edozein eduki erabiltzearen edota webgunearen bidez sar daitezkeen edo webgunean dauden web orrietan edozein jarduera egitearen izaera ilegala erakusten duten egitate edo inguruabarrak, jakinarazpen bat bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEAri, behar bezala identifikatuta eta ustezko arau-hausteak zehaztuta.
3. Argitalpenak
Webgunearen bidez emandako informazio administratiboak ez du ordezten administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren lege, arau, plan, xedapen orokor eta egintzen publizitate legala; aldizkari horiek dira haien egiazkotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa balio legalik gabeko gida gisa ulertu behar da.
5. Legeria aplikagarria
Baldintza hauek indarrean dagoen Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.
Erabilitako hizkuntza gaztelania izanen da.
















