Artzi
Urrobi ibaiaren ezkerraldean kokatua dago, erromatar kokaleku baten gainean eraikia. Gaur egun, taberna eta jatetxe zerbitzua du eraikin nagusian, Artziko jauregian, alegia.
Herria ikusiWe’re here to answer any question you may have.
Would you like to join our growing team?
careers@hub.com
Would you like to join our growing team?
careers@hub.com
Error: Contact form not found.
Artzibarko herri bizidunek Pirinioetako lurralde honen funtsari eusten diote. Mendi, oihan eta belardien artean, beren ondarea, ohiturak eta ingurunearekin estu lotutako bizimodua gordetzen dituzte, Ibarra ezagutu nahi dutenei benetako esperientzia eskainiz.
Urrobi ibaiaren ezkerraldean kokatua dago, erromatar kokaleku baten gainean eraikia. Gaur egun, taberna eta jatetxe zerbitzua du eraikin nagusian, Artziko jauregian, alegia.
Herria ikusi
Pinudiz inguratua, Aezkoatik Milagrora doan errege-abelbidetik hurbil kokatua dago. Komunitate alternatibo batek etxeak hondamenetik eta ahanzturatik erauzi ditu.
Herria ikusi
Bizilagun gehien izan dituen herrietako bat izan da iraganean eta gaur egun. Ibarreko alderik piriniotarrarena da, Errazu mendiaren magal erdian kokatua.
Herria ikusi
800 metroko garaieran irekitzen den ibar txiki batean kokatua dago, izen bereko errekari jarraikiz. Bere garaian, errota eta zentral elektrikoa izan zituen.
Herria ikusi
Artozkiraino jaisten den Ekizako errekak osatutako ibar txiki batean dago kokatua, 820 metroko altueran. Jaurerria zen eta inoiz ez zen jende aunitz bizi.
Herria ikusi
Uriztik joan beharra dago, pista asfaltatuan barna. 890 metroko altueran dago, zelai batean, muino baten ondoan, Labia mendiaren magalean.
Herria ikusi
Goi-ordoki txiki batean dago, 910 metroko altueran, erdibidean Iratiren eta Urrobiren isurialdeen artean.
Herria ikusi
900 metrotan dago, zelaigune txiki batean, ikuspegi zoragarriekin. Parean ageri dira Elomendi, Elke-Pausarango malkorrak eta Jaundonexakue (Juandetxako) mendia.
Herria ikusi
Irati ibaiaren eskuinaldean dago. Jabeek Nafarroako Diputazioari saldu zioten 60ko hamarkadan, eta hogei bat urte geroago jende talde batek herria biziberritu zuen.
Herria ikusi
Iparraldeen dagoen herria da Urrobi ibaiaren eskuinaldean. Iraganean meatzaritzari lotua eta erromatar galtzadak gurutzatua, gaur egun ere Erroibarrerako pasabidea da.
Herria ikusi
Itoizko urtegiak desitxuratua, gaur egun hondartza eta pasealekua ditu. Uren azpian desagertu ziren errota, pilategia eta Erdi Aroko txanpon-etxe baten aztarnak.
Herria ikusi
Labia mendiko zelaigune txiki batean dago, Urrobi ibaiaren eskuinaldean. Plazako gurutzea da nabarmentzekoa, Erdi Arokoa, harriz egina, teilatupean.
Herria ikusi
Urrobi ibaiaren eskuinaldean dago, mendiek osaturiko zirku natural ikusgarri batek inguratua. Gaur egun, herria handitzen ari da.
Herria ikusi
Nobleziari lotua iraganean, Erdi Aroko egitura eta arkitekturari eutsi dio. Nabarmentzekoak dira hiru dorreak, hiru jauregiak eta hainbat atari eta leihate eder.
Herria ikusi
Herria Irati ibaitik hurbil dago, baina gain txiki batean kokatua, Artozkiren parean; Artozki suntsitu eta urtegiko uren azpian gelditu zen.
Herria ikusi
780 metroko altueran dago eta ibarreko herririk piriniotarrena da Urrobi ibaiaren ezkerraldean. Bi auzo ditu: bata, erdigunean, elizaren inguruan, eta bestea, baztertuagoa.
Herria ikusi
Ibarreko herririk hegoaldekoena da. Gaur egun, Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa da eta pertsona komunitate bat bizi da.
Herria ikusiGaur egun bizirik badiraute ere, Artzibarrek denboraren joanak husturik utzitako herri aunitzen oroimena ere gordetzen du. Ezagutu haien istorioak, ondarea eta oraindik ere gure herri hustuetan dirauten aztarnak.

Adding {{itemName}} to cart
Added {{itemName}} to cart