Ekiza: artea eta ondarea
1San Martin eliza
Eliza XIII. mendeko eraikin erromanikoa da, San Martini eskainia. Erdi-puntuko bi arkuz osaturiko ataria da nabarmentzekoa, bai eta XIII. mendeko bataiarria ere, bola apaingarriz osaturiko zerrendak baititu, Azparrengoaren antzera.
Elizak erretaula errenazentista bat du, ohol gaineko pinturan ondua, 1543koa, eta arku beheratua duen harrizko sagrarioa, XVI. mendekoa, burdinsare batekin itxia. 1990 inguruan zaharberritu zuten.
2Ekizako jauregia
XVI. mendearen akaberatik ageri da agirietan. 1645ean, Joan Garaikoa bizi zen. 1726an, Juan de Elizari eta Maria Arbonies ziren nagusiak. Elizari familia jauregiaren jabea izan zen, harik eta 1954an saldu zuten arte. XIX. mendearen bukaeratik hona, jendea bizi izan den etxe bakarra izan da Ekizan. Joan den mendearen akaberan zaharberritu zuten.
3Erretaula
Elizako erretaula Zangozako eskola errenazentistakoa zen, Pedro Sarasa eta Navardunen lana (Pedro Sarasa II.a, 1512-1544).
1989ko monumentu-katalogoan erraten da egoera txarrean zegoela. Hiru gorputzeko erretaula txikia da; eskulturen artean ezagutzen dira titularra, San Martin, kapa erdibitzen, barroko estiloko taila; San Anton, Santa Barbara eta lana errematatzen duen kalbario bat.
Erretaulak inskripzio hau zuen: “Este retablo se iço a serbicio de Dios y ntra Sª i San Martín, siendo vicº Don Miguel de Iquiça, abad de Arezcuren i vecinos Lope Iquiça i Sancho Iquiça i Martin de Irigoyen. Acabose Maio año 1543.” Erretaulari buruz, Echeverria ikertzaileak (2008) hau dio: “Los retablos del Primer Renacimiento en el taller de Sangüesa, especialmente los realizados por Pedro Sarasa II y sus colaboradores constituyen verdaderas biblias para pobres, pues las imágenes pintadas van ilustradas como catequesis permanente con inscripciones en letras capitales que identifican a santos y santas y otros textos.“
Bitxia bada ere, erretaulan aipatzen den erretorea, “Miguel de Iquiça”, Arizkurenen 1536an euskaraz egindako ezkontza-hitzagatiko auziko protagonista bera da, Arizkureneko eta Uliberriko bizilagunen artekoa.
4Etxeak
Mendez mende, badirudi hiruzpalau etxez osatua zegoela. Haietako hirutan, jabeak bizi ziren eta, laugarren etxe bat ere bazegoen, maizterren bat bizi baldin bazen ere.
1366an, hiru su zituen. 1645ean, lau ziren. XIX. mendean, biztanleriak behera egin zuen, harik eta jauretxea bakarrik gelditu arte.
1366. urtea. Nafarroako erresumako lehen errolda dei genezake. Bertan, herriko su kopurua aipatzen da, gutxi gorabehera bizilagunak zituzten etxeen kopurua adierazten zuena, familiaburuaren izenarekin; ohikoena gizonezkoa zen, eta batzuetan emakume baten izena ageri da, ziurrenik alarguna. Kalkulatzen da su bakoitzean batez beste 4,5-6 biztanle zeudela. Guztizkoa ateratzeko, kapare eta nekazarien bi zerrendak batzen dira. (Oharra: barra batekin bereizten ditugu suak).
EQUIÇA: Lope Periz / Martin Aznariz / Martin Landa / summa: 3 fuegos. //
1645-2001 urteak. Oharra: etxeen gaur egungo azterketa udalaren proposamen baten zain dago, laster abiaraziko dena, ibarreko etxeen izenetan irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari (2002) jarraitzen diogu; hark 1645, 1726 eta 2001eko etxe-izenak jasotzen ditu:
Ekiza: historia
– 1219. Kolazoak. Sancho Muro soldaduak eta haren emazte Jordanak Ekizako bi kolazo ematen dituzte, zentsu honekin: 3 errobo gari, 3 garagar eta bi anaia, bi morroi eta bi zaldiren afaria, eta adierazten dute “que llebasen la dicha renta del dicho ospital a Roncesvalles”. Gogoratu kolazoa “siervo de la plebe”-ren antzekoa zela (herri xeheko morroia).
– 1315. Lapurraren zigorra. Ocho de Equiza atxilotu zuten lapurreta egiteagatik, eta ostutakoa txikia zenez, belarriak moztearekin bakarrik zigortu zuten.
– 1333-I-31. Lekukoa. Azotzen egindako zor-aitorpeneko agiri batean, Iruñeko bizilagun “Semen Peritz de Equiça” ageri da lekuko gisa.
– 1427. Patronatua. Idatzita gelditzen da eliza ordurako Orreagako kolegiataren patronatupean zegoela.
– 1590. Martin de Cordobak Orreagako kolegiataren funtzionamenduan egin zuen erreforman, eliz gizon bakoitzari egin beharreko ordainketa finkatu zuen, eta haien artean ageri da erizainari Ekizako elizaren fruituekin ordaintzea. Honela deskribatzen du Ramirezek (1993):
“Además de suporión, las dignidades del cabildo percibían otros complementos anuales: el subprior media porción más; el el clavero mayor, los menuceles de las abadías de Aézcoa, aunque con la carga de ciertos gastos del hospital y del vestuario de los monaguillos; el enfermero, los frutos de la abadía de Equiza, con obligación de subvenir los funerales de los pobres que muriesen en Roncesvalles;. el tesorero, las limosnas de las cofradías y parte del pan de las iglesias y de los entierros; el camarero, 8 ducados y 8 reales del tercio del convento; el chantre, 12 ducados antes eran cuatro y medio en distribuciones del coro […]”.
– 1614. Orreagari ordainketak. 1614 inguruan, bizilagunek, Uliberrikoekin batera, 200 dukateko zentsua ordaintzen zioten Orreagako kolegiatari. Erretorea Orreagak hautatzen zuen.
– 1749. Petxa. Urte horietan, kolegiatak herri batzuetako petxak zentsu bihurtu zituen, ordaintzeko modu eguneratuagoa, baina Ekizan 16 errobo gariko petxari eutsiko zion.
– 1751. Elizaren txostenen arabera: “Es abad la Real Casa Colegial de Roncesvalles, y vicario don Bernardo Gaztambide. Vale la vicaria cinquenta ducados de plata. Toca su provision libremente en todos los meses a dicha Real Casa como abad de esta iglesia. La comision y licencia al Ordinario. No hay beneficios.”
– 1791. Orreagako kolegiataren araudia. 1590eko antolamendua zati batean eguneratu zuten. Ekizari buruz hau irakurtzen dugu:
TÍTULO X. DEL ENFERMERO, Debe el Canónigo Enfermero asistir á la Función de entierro de los Pobres, que mueren en el Hospital, y cantar la Misa de aquella: y aunque percibía en otros tiempos los Diezmos y Pechas del Lugar de Equíza por su empleo con la obligación de subministrar algunas frutas para los enfermos; en la actualidad le hà cesado ‘esta, y los referidos frutos se hallan agregados al Hospital, quien por la función y Misa, que ocurran falleciendo algun Pobre, debiendola aplicar por éste, contribuye al Enfermero con la limosna de ocho reales plata; y esto mismo, sin que pueda pretender otro derecho alguno, se harà en lo sucesivo.





























