Ongi etorri Artzibarrera.



Nafarroako Pirinioen bihotza
Nafarroako Pirinioetako ibarrik berezienetako bat da, naturak, historiak eta landa-eremuko bizimoduak bat egiten duten lurraldea. Iruñetik 40 km ingurura kokatua, Ibarrak bere barne muin tradizionalari eutsi dio, balio ekologiko handiko oihanek, mendiek eta ibaiek ehundutako ingurune ederrean.
Artzibarko datu nagusiak
16
Ibarreko herriak
Udalerria 16 herrik eta kontzejuk osatua dago, eta haietan guztietan ohiturak, ondarea eta bizitza komunitarioa daude bizirik.
+/-300
Biztanleak
Ibarrak 300 biztanle inguru ditu. Landa-nortasuna gordetzen jakin duen jende abegitsua da.
146 km²
Luze-zabalera
146 km²-ko azalera duela, Ibarrak era aunitzetako paisaiak eskaintzen ditu: mendiak, oihanak eta ibaiak, guztiak ere bertako naturaren bereizgarri.
700 m
Altitudea eta ingurunea
Bana beste, 700 metroko altuera duela, Ibarra Nafarroako Pirinioetan dago eta leku ezin hobea da aire garbia arnasteko eta ikuspegi paregabeak gozatzeko.
Ibar ezezaguna, inon halakorik bada.
Gure nortasuna kulturan eta historian
Artzibarko natura bereizgarria izateaz gain, bertako ondarea ere nabarmentzekoa da bai kulturari, bai historiari begira. Hortxe daude, konparaziora, Erdi Aroko elizak, baselizak eta harrizko etxeak, mendetako historiaren erakusgarri. Euskara eta gaztelania elkarrekin bizi dira herrietan, eta herriko festek ohiturak bizirik mantentzen dituzte.
Artzibar ibar ezezaguna da, inon halakorik bada. Pirinioen eta Pirinioaurrearen arteko ibar giltzarria izan da eta egun ere bada. Agian, horren eraginez, pasabidetzat jotzen da, astirik izan gabe bertan gelditzeko eta gure bazterrak ezagutzeko.
Jakizu gehiago Artzibarri buruz
Arakatu webgune honetan Ibarrak eskaintzen duen guztia:

















