Ibarreko historia
Artzibar, denboraren joanak landutako lurralde bat da. Ibarreko herriak, paisaia eta bizimodua mendetako historiaren emaitza dira, jendeak mendez mende jakin izan baitu egokitzen, eusten eta bilakatzen, bere funtsa galdu gabe. Jatorrietatik gaur eguneraino, Ibarrak bere iraganaren aztarnak gorde ditu lurraldearen antolamenduan, tradizioetan eta bertan bizi izan zirenen oroimenean.

01
Historia orokorra
Artzibarko historia bere kokapen estrategikoari dago lotua, bai eta bere landa-izaerari ere. Mendez mende, ibarra hainbat administrazio eta gizarte egituretan egon da sartua, baina beti berezko identitate handiari eutsita.
Herriek, elizek, bideek eta lurraldea aprobetxatzeko moduek darakutsaten historiak halako segida edo hari bat izan du beti eta, hartan, lurrarekiko lotura izan da funtsezkoa.

02
Biztanleriaren bilakaera
Artzibarko demografiaren bilakaerak lurraldean izaniko aldaketa aunitz ulertzeko bidea ematen digu.
Beste landa-ingurune batzuetan bezala, Ibarrean hazkunde garaiak izan dira, baina beste bolada batzuetan, ordea, biztanleriak beheiti egin du, gizartean, ekonomian eta kulturan eragina utzita.
Hala ere, Ibarrean oraindik komunitate bizi bat dago eta bere historia eraikitzen jarraitzen du.
















