Skip links

ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCEn pribatutasuna eta gardentasuna zaintzen ditugu.

Jarraian, egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduak zehazten dizkizugu, bai eta haiei buruzko informazio guztia ere.

Pribatutasun oharraren bidez, datu pertsonalen titular diren herritarrei jakinarazten diegu haien datuen tratamenduari buruzko alderdi zehatzak: tratamenduen helburuak, dagozkien eskubideak erabiltzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak, datuak tratatzeko legitimazioa ematen digun araua eta egindako datu komunikazioak, besteak beste.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna:ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCE
Helburua:Udal honek egiten dituen datu tratamenduko jarduerak Tratamendu Jardueren Erregistroan deskribatutako helburu eta oinarri legitimoetan oinarrituko dira. Tratamenduen helburua herritarrei zerbitzuak ematea eta Udalaren berezko eskumenak gauzatzea izanen da. Tratamenduaren helburuak interesdunaren baimena behar duenean, interesdunak ekintza baieztatzaile argi baten bidez emanen du, bere borondate askea, zehatza, informatua eta zalantzarik gabea adieraziz bere datu pertsonalen tratamendua onartzeko.
Legitimazioa:DBEO – 6.1.e) Interes publikoko eginkizuna edo botere publikoak
DBEO – 6.1.a) Interesdunaren baimena
DBEO – 6.1.b) Kontratu bat betetzea
DBEO – 6.1.f) Tratamendua beharrezkoa da interes legitimoak asetzeko
Hartzaileak:Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharra izan ezean. Hala ere, datu lagapen edo komunikazio horien berri emanen zaio interesdunari datu pertsonalak biltzeko bitarteko desberdinetan jasotako informazio klausulen bidez. Herritarrek informazio hori Udal honen Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatu ahal izanen dute.
Eskubideak:Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere; ayuntamiento@valledearce.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz erabil ditzakezu.
Jatorria:Interesduna bera; administrazioko beste erakunde batzuen erregistro publikoak.
Informazio gehigarria:Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: www.valledearce.com

Gure datuen babeserako politika aldatu beharko balitz lege aldaketen edo Datuak Babesteko Agentziak emandako irizpideen ondorioz, legea betetzeko egin beharreko edozein aldaketaren berri behar bezala emanen litzaizuke.

Webguneko formularioen bidez bildutako datu pertsonalen tratamenduaren helburua da, hala badagokio, ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCErekin ezartzen den harremana mantentzea, bai eta informazio lanak eta toki korporazioaren berezko beste jarduera batzuk egitea ere.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCE
IFZ: P3102800D
Posta helbidea: San Julian kalea, z/g. 31438 – NAGORE (NAFARROA)
Telefonoa: 948790398
Posta elektronikoa: ayuntamiento@valledearce.com
DBOren harremana: ayuntamiento@valledearce.com

ADINGABEAK

ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCEk ez die baimentzen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak ematea, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web formularioak betez, ez harremanetarako formularioen bidez, ez posta elektronikoz.
Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, bestela, beren aita/ama eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.

WEBGUNEKO IRUDIAK

ARTZIBARKO UDALA / AYUNTAMIENTO DEL VALLE DE ARCEk, webgunearen bidez, herritarren parte-hartzea dakarten ekitaldi, jarduera eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, pertsona identifikatuak edo identifikagarriak ageri diren argazkiak edo bideoak daude.
Erabiltzaileak argazki horietako batean bere burua ezagutzen badu eta bertan agertu nahi ez badu, ayuntamiento@valledearce.com helbidearen bidez jakinarazteko eskatzen dugu, bere nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsiz eta agertzen den irudia edo bideoa webguneko zein ataletan dagoen adieraziz. 14 urtetik beherakoen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak egin behar du eskaera.

DATU PERTSONALAK GORDETZEA

Emandako datu pertsonalak biltzen diren helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, bai eta hortik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko ere. Nolanahi ere, artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako aldiak eta epeak hartuko dira kontuan. Herritarrek informazio hori Udal honen Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatu ahal izanen dute.

ESKUBIDEAK

Edonork du eskubidea Artzibarko Udalak berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko baieztapena lortzeko.
Datuen babesaren arloko araudiak hainbat eskubide ematen dizkie datuen titular diren pertsonei, webgunearen erabiltzaileei edo Artzibarko Udalaren sare sozialetako profilen erabiltzaileei.
Interesdunei dagozkien eskubideak honako hauek dira:

  • Sarbide eskubidea: norberaren datuak tratatzen ari diren jakiteko eskubidea, bai eta egiten ari den tratamenduaren helburua, tratatzen diren datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile kategoriak, gordetzeko epea eta datu horien jatorria ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
  • Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
    • Datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren helbururako.
    •  
    • Datuen titularrak baimena kentzen duenean.
    • Interesduna tratamenduaren aurka agertzen denean.
    • Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
    • Datuak informazioaren gizartearen zerbitzu baten bidez lortu direnean, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera.
  • Aurka egiteko eskubidea: interesdunaren baimenean oinarritutako tratamendu jakin baten aurka egiteko eskubidea.
  • Mugatzeko eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
    • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, erakundeak haien zehaztasuna egiaztatzeko aukera ematen duen epean.
    • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datuak ezabatzearen aurka agertzen denean.
    • Erakundeak datuak jada behar ez dituenean bildu ziren helburuetarako, baina interesdunak erreklamazioak egiteko, erabiltzeko edo defendatzeko behar dituenean.
    • Interesduna tratamenduaren aurka agertu denean, erakundearen arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
    • Kontrol agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasun eskubidea: zure datu pertsonalak (zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati) formatu egituratu, ohiko eta makinak irakurtzeko moduko batean itzultzeko eska diezaguke.

Interesdunek adierazitako eskubideak erabili ahal izanen dituzte Artzibarko Udalaren posta elektronikora edo egoitza elektronikora jota, idazki baten bidez eta nortasuna egiaztatzen duen agiria erantsiz.

Era berean, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, idazki bidez, C/ Jorge Juan, 6, 28001 (Madril) helbidera joz, edo haren egoitza elektronikoaren bidez: www.agpd.es.

1. Eskubideak erabiltzeko formulario bat nahi duzu?

Eskubideak erabiltzeko formularioak ditugu; eska iezazkiguzu posta elektronikoz edo, nahiago baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo hirugarrenek egindakoak erabil ditzakezu.
Formulario horiek elektronikoki sinatuta egon behar dute edo NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu.
Norbaitek ordezkatzen bazaitu, haren NANaren kopia erantsi behar diguzu, edo bere sinadura elektronikoarekin sinatu behar du.
Formularioak aurrez aurre aurkeztu daitezke, gutun bidez bidali edo posta elektronikoz testu honen hasieran ageri den arduradunaren helbidera.

2. Zenbat denbora beharko dugu eskubideen erabilerari erantzuteko?

Eskubidearen araberakoa da, baina gehienez hilabete bat eskaera egiten denetik, eta bi hilabete gaia oso konplexua bada eta denbora gehiago behar dugula jakinarazten badizugu.

Datu pertsonalen segurtasuna

Artzibarko Udalak egiten dituen datu pertsonalen tratamendu jarduerak legez eskatutako segurtasun neurriak hartuta egiten dira, bai bere instalazioetan bai informazio sistemetan, tratamendu bakoitzak bildutako datu pertsonalentzat ekar dezakeen arriskua kontuan hartuta. DBEOren 32. artikuluan xedatutakoa betez, tratamenduaren arriskuari egokitutako segurtasun maila bermatzeko egokiak diren tratamendu sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia iraunkorrak bermatuko dira. Horretarako, honako hauek ahalbidetzen dituzten mekanismoak erabiliko dira:

  • Tratamendu sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia iraunkorrak bermatzea.
  • Datu pertsonalen eskuragarritasuna eta haietarako sarbidea azkar berrezartzea, gorabehera fisiko edo tekniko bat gertatuz gero.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri tekniko eta antolakuntzazkoen eraginkortasuna aldizka egiaztatzea, ebaluatzea eta baloratzea.
  • Datu pertsonalak seudonimizatzea eta zifratzea, hala badagokio.
  • Egoitza elektroniko honetan datu pertsonalak dituzten zerrendak argitaratzen badira, indarrean dagoen datuen babeserako legeriari egokitzen zaizkio. Zerrenda horiek ez dira sarbide publikoko iturri, eta ezin izanen dira informazioa berreskuratzeko inolako sistemaren bidez erreproduzitu, transmititu edo erregistratu, ukitutakoen baimenik eta Artzibarko Udalaren baimenik gabe.

Tratamendu jardueren erregistrorako sarbidea:

Jardueren erregistroa
Sarrera eta irteera erregistroaLan kudeaketa
LizentziakSegurtasun arrakalen jakinarazpena
Animalia arriskutsuen erregistroaInteresen erregistroa
Izatezko bikoteen erregistroaKultur jarduerak
KatastroaErrolda
Jarduera ekonomikoaEkonomia administrazioa
Harremanetarako agendaEspedienteak, baimenak eta emakidak
GainbalioakZergak
KarguakEskubideen arreta
Laguntzak eta dirulaguntzakHilerria
Aparkatzeko txartelak 
This website uses cookies to improve your web experience.