Skip links

Geografia eta Natura Artzibarko Geografia eta Natura

Artzibar trantsizio ibarra da: iparraldean, ezaugarri piriniotarragoak ditu; hegoaldean, pirinioaurreko tankera, klima eta landaretza nabarmen aldatzen direla. Ez dago antolatua ibai bakar baten inguruan, bi ardatzetan egituratua baitago, Irati eta Urrobi, eta hirugarren bat ere Gurpegiko errekari lotua.

"Artzibarren sartu gara, zeinean, tarte luzea igoz Auriztik jaisten den errekaren aurka, zintzur izugarrira iritsi baikara, ibaia ia Labiako mendiarekin elkartzen baita; eta han, errepidea espazioan zintzilik balego bezala, sakontasun neurgaitzetan hondoratu dugu begirada Lusarretako gainetik; sakontasunok bi aldeetara daude irekita eta amildegien erakarpen izugarriarekin ikaratzen gaituzte. Itsas mailaren gaineko 935 metroko altueratik agertzen zaigun panoramaren handitasunak liluratua dugu ikuspegia, bai eta kolore guztietako harri-masa erraldoiek eragindako izuak liluratua ere; badira moreak, berdeak, grisak, horiak, guztiak ere orekan iduri, sakontasun haietara erortzeko unearen zain baleude bezala, noiztik eta Titanek jainkoen aurka egindako borroka ikaragarrietatik honat. Urrutian aurkitzen dugun Aurizko paradisu-ibarrak, ordea, ikuspegia gozarazten digu, goxoa eta berdea baita, esmeraldazko arkatza bailitzan, tontor zorrotzekin hodeiak iltzatzen dituzten mendiek mugatua, zelaitik lurrun zuri-urdinxken eskualderaino ikusgarriki mailakatuak dauden altuerek zedarritua, tarteka pagadi eta harizti sarriek, eta tarteka, bazkaleku eremuek estalia, non usoak bezain zuriak diren ahuntzak belar mamitsuaz bazkatzen baitira."
Pedro de Madrazo, 1886

Paisaiaren gakoak

Hiru ibai

Irati, Urrobi eta Gurpegi

Erliebea

Errazugaina (Corona), Elke, Pausaran…

Muga mendilerroak

Labia (M), Artxuba/Zarikieta/Areta (E)

Landaretza

Hegoaldeko artaditik iparraldeko pagadira

Ibarra itxuratzen duten mendiak eta mendilerroak

Ibarreko bizkarrezurra bi mendigunetan bermatzen da: iparraldean, Errazugaina (Corona) eta, hegoaldean, Elke–Pausaran multzoa, gailur osagarriak dituztela, hala nola Atxote. Mendebaldean, Labiako mendiak harkaitzezko horma bat osatua du eta zirku nabarmen bat Urdirotzen; ekialdean, Artxuba, Zarikieta eta Areta mendiek muga egiten dute ekialdeko ibarrekin.

Herriak eta kokalekuak

Iparraldeko herriek goiko auzokideen antza dute: Aezkoa, Auritz, Erroibar… Horrelakoak baitira Azparren, Arrieta eta Hiriberri. Eskualderako, herri txikiak dira baina behar adina bizilagunez osatuak. Bi salbuespen dira, hots, Lusarreta eta Saragueta, arrunt herri txikiak baitira, eta antz handiagoa dute mendebaldean dituzten auzokideekin, hau da, Aintzioa eta Esnotzekin, hots, bizilagun gutxi eta aski etxe kozkorretan bizi ziren familia handiak.

Erditik beheiti, hiru herri mota ere badira, pirinioaurreko gainerako ibarrekin antzekotasunak daudela:

Ibaietatik hurbil dauden herriak

  • Uritz
  • Zandueta
  • Artzi
  • Nagore
  • Gurpegui
  • Zazpe
  • Olozi-Uloci

Talaia herriak (behatokiak)

  • Imizkotz (Imizcoz)
  • Espotz (Espoz)
  • Usotz (Usoz)

Mendi magaleko herriak / ingurunearen gaineko kontrola

  • Urdirotz (Urdiroz)
  • Gorraitz (Gorráiz)
  • Lakabe (Lacabe)
  • Arizkuren (Arizcuren)
  • Uliberri (Uli Alto)
  • Ekiza (Equiza)

Urpean gelditutako herriak, Itoizko urtegia eraikitzearen ondorioz

  • Artozki
  • Muniain
  • Nagore (zati bat)

Jendez hustuak

  • Urrobi
  • Gurpegi
  • Uloci
  • Osa
  • Asnotz
  • Olorizgoiti
  • Uroa
  • Adasa
  • Ekieta
  • Olorizbeiti
  • Sarasu
  • Urdazi
  • Amokain
  • Galduroz
Artzibarrek 38 herri izan zituen historian barrena. Zenbaitek hamarkada gutxi iraun zuten, baina oroimenean eta toponimian iraun dute gaur eguneraino.

Mapa historikoa

Artzibar
Itoizko urtegia

Ibar bat aurretik eta ondotik

Itoitz baino lehen

Urtegia eraiki baino lehen, gure Ibarra Irati eta Urrobi ibaien ibilbide askearen inguruan zegoen egituratua. Paisaian baziren belardiak, baratzeak eta ibar zolan kokaturiko herri txikiak, haietako batzuk gaur egun desagertuak. Lurraldea gero eta gehiago ari zen jendez husten, baina oraindik ere bertako egitura tradizionala zegoen agerian, bai eta naturaren eta giza jardueraren arteko oreka ere.

Itoiz ondotik

Urtegia egiteak sakon baino sakonago eraldatu zuen ibar zola. Ur xafla, izan ere, lehenagoko alor, soro eta herrien ordez zabaldu zen, sarbideak eta ikuspegiak aldatuta. Lehenago ibai-paisaia zen eta, ondotik, aintzira-paisaia, lurraldearen gaineko pertzepzioa aldatuta. Hitz batez, hura mugarria izan da Artzibarko azkenaldiko historian.

Ibarraren altitudea

Herri dokumentatu gehienak 600etik 800 m-ra bitartean daude. Garaiena, Adasa (1.040 m) eta apalena, Artozki (550 m).

600-800

metro

Ezagutu Ibarra oinez

Miatu paisaia hauek gure ibilbideen bitartez: mendi-zintzurrak, pagadiak, gailurrak eta bidexka historikoak.

This website uses cookies to improve your web experience.