Historia eta Ondarea Artzibarko
Artzibarren, historia -kontserbatzeaz gain- bizi ere egiten da. Izan ere, herriek, ohiturek, hizkuntzak eta bizimoldeek ondare aberats eta askotarikoa osatzen dute, iragana eta oraina lotuta. Ibarrean bizi izan zirenen aztarnak aurkitzera gonbidatzen zaitugu, bai eta Ibarrak egun oraindik ere badituen kultur adierazpenak ere.
IBARREKO HISTORIA
Mendez mende, Artzibarren eraldakuntza handiak gertatu dira, bai gizartean, bai ekonomian, bai kulturan, eta horiek orok gaur egungo nortasuna ondu dute.
Garai bateko antolamendu molde tradizionaletatik biztanleriaren bilakaeraraino, etapa bakoitzak aztarna utzi du lurraldean.
PERTSONAIAK
Ibarra, halaber, hartan bizi izandako jendeen bidez dago eraikia.
Bizitza-istorioek, pertsona bereziek eta tradizioari lotutako pertsonaiek ñabarduraz betetako memoria kolektiboa osatzen dute.
ONDARE IMMATERIALA
Elementu materialez haratago, Artzibarrek ondare immaterial baliosa dauka gordea: belaunaldiz belaunaldi igaro diren jakintzak, kontakizunak, usadioak eta ohiturak, alegia.
Ondare bizia da eta Ibarreko nortasunaren funtsezko osagaia da.
ETNOGRAFIA ETA BIZIMOLDEAK
Gure Ibarreko etnografia bizimolde tradizionalen isla da: ofizioak, janzkera, ekoizpena eta gizarte antolamendua.
Beste garai batzuetako egunerokotasunaren erretratu bat da, oraina ulertzeko lagungarria.
OHITURAK ETA TRADIZIOAK
Artzibarko ospakizunak eta tradizioak bertako kultur identitatearen osagaiak dira.
Errituak, jaiak eta ohiturak mugarri dira egutegian eta komunitatearekiko lotura indartzen dute.
EUSKARA, GURE HIZKUNTZA
Euskara Artzibarko kultur adierazpiderik benazkoenetakoa da.
Toki orotan ageri da, hots, lurraldean, toki-izenetan eta jendearen oroimenean, hizkuntzak gurean izandako historia biziaren erakusgarri.
















