Skip links

Zazpe: artea eta ondarea

1San Adrian eliza

XIII. mendekoa dela uste da; nabe laukizuzena zuen, lau tartekoa, lau arkuko kanoi-ganga baten azpian. 1989ko Monumentu Katalogoan adierazten da ataria berriki eraman zutela Urrotzera.

2Etxeak

1366. ÇAZPE. Ochoa Saragueta // Aznar // Maria Periz // Oria // Summa: IV fuegos. // Lope Periz, vezino del dicho logar, sobre jura, dixo que son hy. IV tenientes fuego: Martin Periz // Lope Periz // Pero Garcia // Garcia Martiniz Orbaiz // summa: IV fuegos.

1645-2001. Oharra: etxeen egungo azterketa udalaren azterketa-proposamen baten zain dago, laster abian jarriko dena, ibarreko etxeen izendapenean irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari jarraitzen diogu (2002); hark 1645, 1726 eta 2001 urteetako etxe-izenak jaso zituen.

Zazpe: historia

– 1294. Ezagutzen den lehen izena? Urte horretan, Nafarroako Erresumako zerga-bilketan, Zazpeko bizilagun hau aurkitzen dugu idatzia: “Oria de Garralda”.

– 1321-IX-3. Bizilagun bat erromatar kurian? Goñi Gaztambideri jarraituko diogu (1962): “García de Zazpe, arcediano de Santa Gema, declara que, estando en la curia romana, el papa le exigió que el rey de Francia y de Navarra asignara a la iglesia de Pamplona las 500 libras de renta antes que ésta cediese al monarca el dominio temporal sobre Pamplona y los castillos de Oro y Monjardín”. (Hau da, Garcia de Zazpe Santa Gemako artzediakonak adierazi zuen, erromatar kurian zegoela, aita santuak eskatu ziola Frantziako eta Nafarroako erregeak Iruñeko elizari 500 liberako errenta esleitzeko, elizak monarkari Iruñearen eta Oro eta Monjardingo gazteluen jabari tenporala laga aurretik.)

– 1328. Urte horretan, Zazpeko bizilagun “Maria Orticii” aurkitzen dugu errege-ogasunari ordaintzen zenbait ikerketarengatik; salaketa baten ondorioz ote?

– 1726. Urte hartan Oloritzen zegoen etxe bakarra —ez dakigu Goitikoan edo Beitikoan— Zazpeko bizilagun batena zen. Hala deskribatzen du garaiko funtzionario batek: “Llego a un caserio que se hallaba cerrado y habiendo preguntado a dicho alcalde como se llamaba y de quien era y si en el habia habitación, habiendole amonestado diga la verdad dijo y declaro que Dicha casa era de Martin de Oloriz vecino del lugar de Zazpe que en ella no habita nadie, y que se halla en el termino llamado Oloriz donde supone hubo lugar que dicho termino gozan diferentes vecinos deste valle y fuera de el”.

– 1751. 1751ko elizako txostenen arabera: “Es Abad don Martin de Unciti. Vale la abadia sesenta ducados de plata. Toca su presentacion libremente en todos los meses del año por costumbre inmemorial a los vecinos. La colacion al Ordinario. No hay beneficios.”

– 1800. Zazpe eta Oloritzko herri hustuak. 1800. urteko dokumentazioan adierazten da Zazpeko bat eta Nagoreko zenbait direla “Oloriz de Suso” (Oloritzgoiti) herriko etxe bakarraren jabeak, hutsik dagoena. “Oloriz de Yuso” (Oloritzbeiti) delakoari dagokionez, ez dago etxerik, eta lurralde hori Nagoreko eta Zazpeko zenbait bizilagunek erabiltzen dute.

– 1890. Jabe nafarrak. Diputazioaren landa-jabeen zerrenda estatistikoetan, herria —osorik?— esku gutxitan banatua agertzen da. Rípodasek (1992) “típico pueblo de colonos” (kolonoen herri tipikoa) deitzen dio. Herria Guirior markesaren (48 hektarea), Esteban Ancilen (45 ha), Lorenzo Ortizen (27 ha) eta Teresa Elioren (16 ha) jabetza partekatua zen, eta haietako bakoitza, gainera, etxe baten eta korta baten jabea zen. 1890. urte hartan, zazpi kolono bizi ziren, haietako bi anaiak.