Skip links

Parte-hartze Plana

Artzibarko Udal Plan Estrategikoa (2023-2027) plangintzarako tresna bat da eta gure Ibarraren garapen ildo nagusiak zehaztu ditu datozen urteotarako. Dokumentuak estrategia bateratua bildua du lurraldean diren erronkei aurre egiteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Partaidetzazko prozesu bat egin da plana prestatzeko, bizilagunek, elkarteek, gizarte eragileek eta eragile ekonomikoek parte hartuta, bai eta teknikariek eta instituzioen ordezkariek ere. Prozesuari esker, gure Ibarraren beharrak, arazoak eta aukerak identifikatu dira etorkizuneko udal jarduketak orientatze aldera.
Ingurune goxoa sortu nahi dugu

Plan Estrategikoaren helburuak

Plan Estrategikoak hainbat helburu orokor ezarri ditu udal politikak eta aurreikusitako jarduketak orientatzeko:

Ibarrari buruzko diagnostikoa (2021)

Hemen kontsultagai duzu Artzibarri buruzko Diagnostikoaren dokumentu osoa.

Ibarraren etorkizuna

Parte-hartze prozesua

Udal Plan Estrategikoaren prestaketa hainbat fasetan garatu da eta, horri esker, gure Ibarraren egoera aztertu eta lehentasunak elkarrekin zehaztu ahal izan dira. Prozesua hiru etapa nagusitan egituratu da:

Parte-hartze prozesuaren definizioa eta diseinua (2020)

2020

Artzibarko prozesu estrategikoaren diseinu partizipatiboa. Fase honetan Talde Eragilea eta Jarraipen Batzordea eratu ziren, eta metodologia, helburuak eta herritarren parte-hartzerako bideak zehaztu ziren.

Lurraldearen gaineko azterlan estrategikoa eta diagnostikoa (2021)

2021

Artzibarko errealitatearen azterketa partizipatiboa. Elkarrizketak, inkestak, tailerrak eta parte-hartze jardunaldiak egin ziren lurraldearen beharrak, erronkak eta garapen aukerak identifikatzeko.

Ekintzen formulazioa eta zehaztapena (2022)

2022

Udal Plan Estrategikoaren lanketa kolektiboa, tailer, eztabaida gune eta kontraste jardunaldien bidez. Fase honetan etorkizuneko ikuspegia, arlo estrategikoak eta Artzibarko garapenerako ekintza lehenetsiak zehaztu ziren.

Fase horietan, herritarrekin eta lurraldeko hainbat eragilerekin egin da lana, proposamenak, gogoetak eta ekarpenak jasotzeko, eta, horiei esker, Artzibarko etorkizunaren gaineko ikuspegi partekatua eraikitzeko parada izan da.

Artzibarko Udal Plan Estrategikoa (2023-2027)

Ondoren, Artzibarko Udal Plan Estrategikoaren (2023-2027) dokumentu osoa duzu kontsultagai:

Plan estrategikoa 2023-2027

Udal Plan Estrategikoaren jarraipena 2023-2027

Kontsultatu ekintzen aurrerapena arlo estrategikoka eta iragazi azkar gauzatze egoeraren arabera.

36 ekintza erregistratuak
4 arlo estrategiko
1. arloa

1.1 Ibarreko baliabide naturalak babestu eta modu jasangarrian kudeatzea

Martxan Hasiera: 01/03/2022
  • Baso-kudeaketarako eta baliabide naturaletarako plan estrategikoa.
1. arloa

1.2 Herri-lurrak kudeatzeko estrategia

Amaitua
  • Artzibarko herri-lurren kudeaketaren eta erabileraren azterketa.
  • Erabilerarik gabe utzitako lurren azterketa.
  • Erabilerarik gabeko lurrak lagapenerako berreskuratzeko eta utzitako lurrak herri-lur bihurtzeko plana.
1. arloa

2.1 Ibarreko ondare immateriala berreskuratu eta balioan jartzea

Garatzen
  • Artzibarko historia eta ondarea ikertu eta sustatzeko lan-talde bat bultzatzea.
1. arloa

2.2 Ibarreko ondare materiala berreskuratu eta balioan jartzea

Zain
  • Ibarreko kultura-ondarearen inbentarioa.
1. arloa

3.1 Aurrepirinioko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (PACES). Alkateen Ituna klimaren eta energiaren alde

Garatzen Hasiera: 01/04/2025

Udalak bere gain hartutako PACES jarduerak garatzea.

1. arloa

3.2. Hondamendi naturalen aurrean prebenitu eta jarduteko plana

Garatzen
  • Hondamendi naturalen aurrean prebenitu eta jarduteko plana ibarrean eta herri bakoitzean: baso-suteak, uraldiak eta uholdeak, elurteak, etab.
  • Hondamendi naturalen aurrean prebenitu eta jarduteko planari aurre egiteko baliabideak eta azpiegiturak hornitzea.
  • Ibarreko biztanleentzako informazioa eta prestakuntza.
1. arloa

4.1 Artzibartik kanporako konektibitatea hobetzea

Garatzen
  • Udalak diruz lagundutako taxi-zerbitzuaren informazioa eta sustapena.
  • Erabilera publiko-komunitarioko garraio kolektiboaren aukerei buruzko azterketa (furgoneta edo mikrobusa).
  • Mugikortasun jasangarria sustatzea, ibilgailuak partekatzea errazten duten zerbitzuen bidez. KudeaGo aplikazioaren sustapena.
1. arloa

4.2 Artzibar barruko bide-sarea

Garatzen
  • Ibarreko bideen inbentarioa.
  • Baso- eta abere-bideen mantentzea.
1. arloa

5 Negu-plana

Garatzen
  • Negu-plana, neguan herrietako sarbideak eta kaleak elurrik eta izotzik gabe mantentzeko.
  • Negu-plana garatzeko azpiegiturak eta baliabideak erosi eta mantentzea.
This website uses cookies to improve your web experience.