Skip links

Artziko Jauregia Bainu-eremuak

XVI. MENDEAN ERAIKIA

Artzibarko ondarearen lekurik aipagarrienetako bat da.

Berrikitan zaharberritu da toki garapena bultzatzeko, eta orain gure Ibarreko erakargune berria da turismoari eta kulturari begira.

Obrari esker, jauregiko ipar eta mendebaldeko hegalak lehengoratu dira, eraikinari hasierako osaera historikoa itzulita. Gunerik berezienen artean, honakoak dira nabarmentzekoak:

Erdi Aroko galeria, zurezkoa

Zaharberritua eta haren balioa nabarmendua.

Erdi Aroko plaza

Lehengoratua, inguruneko sasiak garbitzearen ondorioz.

BESTE MUGARRI GARRANTZITSU BAT

La Ermitauaren Etxea

Eraikina birgaitu da eta informazioa ematen da gure Ibarrari, Artziko Jauregiari eta hurbileko mendi-ibilbideei buruz. Etxean, gainera, bihotz-birikak bizkortzeko tresna bat dago.

ITOIZKO URTEGIA

Bainu-eremuak

Artzibarren badira bainua hartzeko eremu egokituak Itoizko urtegian, Iruñetik 40 km ingurura.

Angordoiko bainu-eremua (Nagore)

Nagoren kokatua, honakoak ditu:

  • Informazio gunea
  • Aparkatzeko 70 toki (2 toki, mugimen murriztuko pertsonendako)
  • Komun publiko irisgarriak

Artziko bainu-eremua

Artzi inguruan kokatua, honakoak ditu:

  • Autoak aparkatzeko 90 toki (3 toki, mugimen murriztuko pertsonendako)
  • Autobus baterako tokia
  • Komun publiko irisgarriak
  • Informazio gunea eta komun irisgarriak eraikitzen ari dira
Leku ezin hobeak dira uda partean familien aisiarako, atseden hartzeko eta naturarekin harremanetan sartzeko.
This website uses cookies to improve your web experience.