Skip links

Hezurdura Zubia

Artzibarko txokorik ezezagunenetako bat

Hezurdura Zubiaren ibilbidea

Hiriberri-Artzibar eta Urdirotz lotzen dituen ibilbide aipagarria da, “Hezurdura Zubi” zaharra lehengoratu delako. Urrobi ibaiaren gainean dago eta mugarria da gure Ibarreko ondarearen barnean. Artzibarko iparraldeko bide zaharrak lehengoratzera bideratutako proiektua da, balioa handia emateko bai paisaiari, bai kulturari.

2025ean lehengoratua

Hiriberri eta Urdirotz herriak lotzen dituen 7,2 km-ko bidexka zaharra da. Gure Ibarreko bi alderdiak eta herriak lotzen ditu. Horrez gain, Urrobi ibaiaren gaineko hezurdura zubi zaharra lehengoratu da, duela hogei bat urte desagertua.

Paisaiari eta kulturari begira balio handia duen ibilbide eder-eder batetik abiatuta, helburuetako bat da bidexka zaharrak lehengoratuz lurraldea egituratzea, eta historiari, kulturari eta naturari lotutako baliabideak sendotzea. Horrez gain, turismo-eskaintza orekatua egituratu nahi da, intereseko guneak sortuz eta, aldi berean, aberastasuna sortuz.

Ibilbideari buruzko informazioa

Ibilbidea gure Ibarreko landabide zaharretan barna doa eta zubiaren hondarrak dauden ingurunera hurbiltzeko parada ematen du.

Ibilbide mota

Lineala

Zailtasuna

Erraza

Iraupena, gutxi gorabehera

2 ordu

Luzera

7,2 km

Desnibela

200 m

Ezagutu ibilbide osoa Wikiloc-en

This website uses cookies to improve your web experience.