
Hezurdura Zubia Urrobi ibaiaren gainean dago eraikia, Artzibarren. Gure Ibarreko ondare historiko baliosa da eta lurralde hau gurutzatzen zuten bide zaharrei dago lotua. Horrela, erromatarren garaian, jada, bide garrantzitsu batek Urrobiren arroa zeharkatzen zuen, Caesaraugusta (Zaragoza) Pirinioetako eskualdearekin eta Bordelerantz zihoan pasabidearekin lotuta, gure Ibarra Orreagarantz gurutzatuta.
Mendeak joan, mendeak etorri, gure lurraldeak pasabide eta komunikazio bide izateari eutsi zion; eta horregatik daude, hain zuzen ere, gure eskualdean hainbat zubi eta bide historiko. Jendeak Hezurdura Zubia erraten dion zubiak eraldakuntzak, kalteak eta konponketak izan ditu denboraren joanean, hein batean uholdeek eta bestelako gertakari historikoek eragindakoak.
Berrikitan egindako proiektuarekin bat, zubiaren eta ingurunearen azterketa historikoa eta dokumentala eginen da, haren jatorria eta bilakaera ulertzeko, eta Ibarraren kultur paisaiaren barnean zer eginkizun izan duen jakiteko. Azterlanari esker, behar den informazioa bilduko da (historikoa, kartografikoa eta arkeologikoa), gure ondare barneko elementuaren balioa nabarmentzeko, eta etorkizunean nola kontserbatu eta lehengoratu jakiteko.

















