Azparren: artea eta ondarea
1San Martin eliza
XIII. mendekoa da, eta eraldaketa handia izan zuen XVI. mendean. 1965ean egin ziren azken eraldaketa garrantzitsuak. Oinplano laukizuzena du, lau tartez osatua, eta XVI. mendeko gurutze-gangak gordetzen ditu. Ataria erdi-puntuko arkuduna da, aterpe txiki batekin. Burdinsare zahar bat du, burualdetik koru-azpira eramana. Ez du irudi zaharrik gordetzen.
Bataio-pontea XIII. mendekoa da, eta Urrutia ikerlariak (1974) interesgarria dela dio: “Su fuste es ligeramente troncocónico con la parte menor hacia abajo y está adornado por un cordoncillo circular en la parte superior y un anillo de semiesferas en la parte inferior. Su vaso, bastante ancho en proporción a la altura, tiene como elemento central de decoración un cordoncillo anular que, con cuatro tramos verticales en altorrelieve, figura como cuatro cruces cuyos brazos horizontales estuvieran unidos. Sobre ellos hay una corona de semiesferas pequeñas y, en la parte inferior, otra de semiesferas de mayor tamaño. Con semejante ornamentación, no tengo ninguna duda en calificar de románica a esta pila.” Hau da, apaingarri horiengatik, erromanikotzat jotzen du pontea.
Hainbat hilarrik apaintzen dute elizaren ingurua.
2Agoniako Andre Mariaren eta Santa Teresaren baseliza
Eraikina zutik iraun zuen azken urteetan, lastategi bihurtu zuten.
Igual apezpikuak 1798an ikusi zuen, eta honakoa idatzi zuen: “Que se reedifique y ponga con aseo la hermita de Santa Teresa; se eche llave a la puerta y se lleve a la iglesia la imagen que existe en aquella, que se retoque y hasta tanto se prohibe acto sagrado” (berreraiki eta txukun dadila Santa Teresaren baseliza; giltzaz itxi dadila atea, eta bertako irudia elizara eraman eta zaharbernitu dadila; bitartean, debekatua da elizkizunik egitea).
López Sellesek 1957an bisitatu zuen, eta adierazi zuen gutxienez 25 urte zeramatzala utzita. Irudi bat gordetzeko hobi bat gelditzen zela ikusi zuen, eta bizilagunek erran zioten ez zekitela zein zen haren patroia.
3Immatrikulazioa
San Martin parrokia Eliza Katolikoak immatrikulatu zuen 2003-III-3an. Halaber, Ligarrietako bazkaleku-eremu bat immatrikulatu zuen.
4Errota eta zentral elektrikoa
Azparrenen, errota bat zegoen Abaurregaineko bidearen ondoan eta, zentral elektriko txiki bat, Aristuko bidearen ondoan. Gaur egun, errotako ubide-uhate bat besterik ez da gelditzen, eta errotarriak herriko plazan paratuak dituzte iturritako.
Zentral elektriko txikia, herriaren ekialdeko sarreran, Aristuko bidean, aterpe bihurtu dute azken urteotan.
5Azparrengo jauregia eta Jauregi-Palazioak
Ez dago jauregiaren deskribapenik, Caro Barojaren iruzkin batzuk baizik (1982): “había un conjunto edificado que parece estaba constituido por una torre bastante buena y otros cuerpos que daban lugar al patio de tipo que nos es conocido. Este conjunto se quemó en 1913 y correspondía a un palacio de cabo de armería citado en la lista de 1799, no en otras.. Azcárraga da su blasón: de azur, con cruz ancorada de oro, cargada de panela de gules. A veces con fondo rojo, cruz y bordura de oro.” Hau da, dorre nahiko on batez eta patioa osatzen zuten beste gorputz batzuez osatutako eraikin multzoa zen; 1913an erre zen, eta 1799ko zerrendan aipatutako armaria-buruko jauregia zen. Armarria: urdinezkoa, urrezko gurutze aingureduna, gorrizko panela batekin.
6Zuhaitz monumentalak
Azparren: historia
– 1262-IV. Peitauina andreak, haren senar Jimeno de Orozek eta haien seme-alabek Aurizko hainbat etxe ematen dizkiote Orreagako kolegiatari. Lekukoen artean: “Arnalt de Adassa, Semen de Oroz, Miguel de Azparren, Lop de Imizcoz, Garcia de Gorraiz, D. de Arrieta cruziller…”
– 1329. Erregearen dohaintza. Erregeak bizi guztirako ematen dizkio Miguel Semeniz de Orozi Orotz-Betelu, Azparren eta Oraiko petxak, bai eta urtero San Migel egunean emandako ehun libra santxete ere; horren truke, “es tenido servir en armas cinco ombres á cavayllo quoando fuesse menester e fuesse requerido de parte del Rey ó del Gobernador…” (zaldizko bost gizonekin zerbitzatu behar zuen armetan, beharrezkoa zenean eta Erregeak edo Gobernadoreak eskatzen zionean).
– 1348. Izurriteen ondorioak. Ez dago datu askorik izurriteek mendialdean izan zituzten ondorioei buruz, batzuetan eragina txikiagoa zelako eta besteetan datu zehatzik ez dagoelako. 1348an, bi datu soltek erakusten digute indarrez sartu zela: Orotzen 28 bizilagun hil ziren, eta Azparrenen hemeretzi petxero, hau da, petxa –zerga mota bat– ordaindu behar zuten bizilagunak. (Petxeroei buruz, ikusi Artozkiko edo Nagoreko 1600eko albisteak).
– 1454. Erresumako kontseilaria. Urte horretan, Orotz eta Azparrengo apeza, Laurent de Raxa, Kontuen Ganberako kontseilari eta entzule gisa ageri da.
– 1645. Elizarako eskultura. Garai hartako eskultore ospetsu Gaspar Ramosek idatzi zuenez, Ama Birjinaren eskultura bat egin zuen Azparrenendako, La Era erretaula-egileak enkargatuta. Haren kontuak irakurtzen ditugu: “Más me debe la resta del balor de una figura de Nuestra Señora que le yçe para Ezparren y me tiene dados, pienso, 11 ducados.” Labeaga ikerlariak dioenez, baliteke eskultura Orreagan amaitzea.
– 1751. Urte horretan, Martín de Elduayen da abadea, eta abadiak “noventa ducados de plata. Toca su provision por costumbre inmemorial al lugar. Da la colacion el Ordinario. No hay beneficio.” balio du; hau da, laurogeita hamar zilarrezko dukat, eta herriak hautatzen zuen abadea antzinatik.
– 1844-1845. Etxezainak bizilagunen aurka. Artozkin eta Azparrenen, etxezainek salaketa bat bidali zioten Diputazioari, bizilagunen eskubide berberak izateko. Historia hori ohikoa da XIX. mendean Nafarroa osoan, etxezainak bizilagunek baino eskubide gutxiago zituen biztanle mota bat baitziren. Ulertzen zen ez zutela etxerik, etxe bateko bigarren familia zirela edo errentan bizi zirela, eta horregatik ez zuten eskubide osorik herrian.
– 1936. Mariano Inda, sozialista izateagatik fusilatua. Mariano Inda Navaz Azparrengo 24 urteko gazte bat zen, Gazteria Sozialistetako kidea; 36ko abuztuan atxilotu zuten Agoitz inguruan, eta Urotzen fusilatu zuten, Lizoainibarren.
Iduri duenez, “El Irati” enpresako langilea zen. Abuztuan ezkutatu zen, faxistek mobiliza ez zezaten, baina guardia zibilak haren lagun Neftalí Martínez atxilotu zuen, mobilizatu nahi ez izateagatik, eta hark aitortu zuen non zegoen Mariano ezkutatuta. Atxilotu egin zuten, bai eta Agoizko Gazteria Sozialistetako beste bi gazte ere, Valentín Carlos Beroiz eta Pablo Gastesi Expósito; hiriburura bidean, Urotz herrian gelditu ziren, eta metrailatu egin zituzten, hirurak hilzorian bide-bazterrean utzita.
Kontatzen dutenez, herrikoek gau osoan entzun zituzten haien intziriak, baina inor ez zen ateratzera ausartu. Biharamunean, hilda bildu zituzten. Handik aitzina, atxilotuak eraman eta desagertzen zirenean edo fusilatzen zituztenean, senideek galdetu ohi zuten “ea Urozkoek bezala sufritu ote zuten”.
Oraingoz, ez da haren bizitzaren ez atxiloketaren datu gehiagorik ezagutzen.
– 1940ko hamarkada. 1939an, El Irati enpresak Zaraitzuko ibarrarekin zuen baso-kontratua amaitu zen; beraz, zura hornitzeko iturriak dibertsifikatzea erabaki zuten, Estatuaren esku zegoen Aezkoako Irati eta inguruko udalerrietako basoak ustiatuz: Aezkoa, Erronkari… eta Artzibar, besteak beste Azparren edo Nagore.
Iratik kontratatutako zuraren kable bidezko garraioaren arduradun nagusietako bat Bixente Eskisabel izan zen, Ataungo ingeniari autodidakta, zenbait urtez Azparrenen bizi izan zena. Bere herrian belarra garraiatzeko kablea nola erabiltzen zen ezagutzen zuen, eta bera izan zen lehena ibar hauetara ekartzen. Nabarmentzekoa da Abaurreen eta Orotzeko errepidearen artean eraiki zuen kablea, 14,3 km-koa; kontatzen dutenez, eskualdean egin zen luzeena izan zen. (Ikusi haren semblantza biografietan).
– Gogoratu behar da Azparrenek baduela natur monumentuetako bat, hau da, zuhaitz monumentaletako bat: ipurua. (Ikusi natura).
– 2011. LAP, Lurralde Antolamendurako Plana. (Nafarroako Gobernua). Urteak dira Azparrendik Urraulgoitiko Aristu-Elkoatzera errepide txiki bat konpondu eta lotzeko aukera aztertzen dela. Gaur egun desagertuta dagoen Pirinioetako Turismo Partzuergoak duela 10 urte baino gehiago eskatu zuen, eta plangintza berrietan aukera hori jasota dago oraindik; Urraulgo ibarrarendako hobekuntza litzateke, eta irteera interesgarria Azparren eta Orotz herriendako. Irakur dezagun LAPen proposamena (2011-V): Conexión Elcoaz-Aristu-Azparren. Urraul Alto, es uno de los municipios con más baja densidad de población por la pérdida en las últimas décadas, y como en otras áreas las comunicaciones son esenciales. Abandonar la condición de “fondo de saco” que definen los “Montes de Areta”, es fundamental para Urraul Alto. El desarrollo turístico en marcha (Santa Fé) necesita de una conexión hacia el norte. La explanada para dicha conexión, está realizada casi en su totalidad y es corto el tramo a acondicionar para mejorarla.



















































