Skip links

Nagore

📍
KoordenatuakLat: 42.852800 · Lng: -1.375600
⛰️
Altitudea589 m
Ikusi Google Mapsen

Nagore: artea eta ondarea

1San Julian eliza

Garai erromanikoan egina da, XII. mendean, hain zuzen ere. Nabeak hiru tarte ditu eta irregularra da. Burualdeak, berriz, bi tarte. Oraindik ere bertan daude sabaiari eusten zioten parpain-arkuak. Korua obrazkoa da. Burualdearen ondoan bi gela ditu atxikiak. Dorrea oinean dago, karratua da eta baoak ditu ezkiletarako.

Kanpoaldea ere irregularra da, eta atari berria du arku luzatuen gainean. Sarrerako ateak erdi-puntuko arkuak ditu, soila da apaingarririk gabea.

Koruaren azpialdean, gurutziltzatu barroko bat dago, XVII. mendean datatua, eta nabean, berriz, beste bat, gotikoa, kalitatezkoa, XIV. mendean ondua. Jatorrizko polikromiari eutsi dio. Burualdeak burdinazko sarea du, ohikoa, elizetan elizjendea herritarrengandik bereizteko. Ona da kalitatez eta XVI. mendean dago datatua. Ama Birjina eseri bat da elizan buru, Haurra duela, XIII. mendean ondua omen.

2Bataiarria

soila da, Erdi Arokoa, idazkun bat duela: “oficial de egui”. Egilearen izena da, hots, “Oficialdegui-Ofizialdegi”, euskaraz nahiko ohikoa den deitura.

3Erretaula

Nagoreko elizako gauzarik baliotsuena erretaula da, hispaniar-flandestar moldeko oholez osatua, XV. mendearen bigarren erdian edo XVI.aren hasieran ondua, parrokiako patroi San Julian Ospitalarioari eskainia. San Julian, hain zuzen, beste santu batzuekin ageri da (San Joan Bataiatzailea, San Sebastian, Santa Katalina, Santa Eulalia), bai eta lau ebanjelariekin ere, Andre Mariaren tailu gotikoarekin batera. Guztiak erretaulako predelan daude. Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, oholek aberastasun eta koloretasun handiko multzo ederra osatzen dute; batez ere, santuen irudi monumentaletan. Izan ere, ezaugarri tinkoak eta jantzi aberatsak dituzte, urrezko brokatuak agerian eta bitxiekin apainduak. Guztiek daramatzate urre-koloreko aureolak. Santek begitarte goxoak dituzte, malenkoniazko begirada dariela.

Eliza zaharberritzeko lan berriak direla eta, erretaula atal bakarrean osatu da eta absidean dago jarria. Ohol margotuak edo margolanak erretaula barroko batean zeuden txertatuak, baina erretaula hori desmuntatu zen oholak berreskuratzeko.

Kalitate oneko margolanak dira eta, uste denez, hasierako erretaulan zeuden bezala paratu dira.

Oholetan, San Joan Bataiatzailea, San Sebastian, Santa Basilisa, Santa Katalina eta Santa Luzia ageri dira, eta beste batean, Santa Eulalia. Halaber, elizako patroia dago, San Julian, eta beste ohol batean, jendea solasean. Pentsatzen da bi pintorek onduak direla, estilo desberdinxeak erabiliz.

4Bideko Andre Mariaren baseliza

Herritik ehunka metrora zegoen, Zanduetako bidean, eta 2003ko apirilaren 28an eraitsi zuten saihesbidea egiteko. Igual apezpikuak, 1798ko bisitan, agindu zuen “la mesa del altar de dicha ermita se levante a una debida proporción” (baselizako aldare-mahaia neurri egokira jaso dadila).

López Sellesek 1954an bisitatu zuen, eta adierazi zuen irudia, XIV. mendekoa, elizan zegoela, eta ikusgai zegoena “otra más moderna y bastante fea” zela (beste bat, modernoagoa eta nahiko itsusia). Erran zuen, halaber, erromerian joaten zirela Orreagakora joan eta hurrengo egunean, bai eta Igokunde egunean ere.

García Jaurrietak (2007) azterlan txiki bat egin zuen baseliza desagertu baino lehen, eta paragrafo batzuetan hari jarraituko diogu: errepide zaharraren ondo-ondoan zegoen, gaur egun desagertua, Auritzera bidean, herritik 300 metrora […]. Ezaugarri landatarrak zituen, nabe laukizuzena, bi isurialdeko estalkia, zurezko habeek eutsita. Sarrera, berriz, alde luzeetako batean zegoen, hegoaldera begira. Baoei dagokienez, hiru leiho txiki txaranbeldu zituen: bi, atearen ondoan, nabeari argia emateko, eta beste bat, gibelaldean […]. Bideko Andre Maria gurtzen zen, hots, XVI. mendeko tailu bat, gaur egun jantzia, baina garaiko polikromia urreztatua mantendu du. Gurutziltzatu barroko bat ere aipatu beharra dago. […]

Urtero, bizilagunek hiru ekitaldi egiten zituzten baseliza ardatz zutela. Nagusiak errogatibak ziren, Ama Birjinari uzta onak, euria eta abar eskatzeko. Bigarrenik, abuztuko Andre Mariaren egunean prozesioa egiten zen bertaraino: herriaren zati handi bat zeharkatzen zuen eta, auzo-bide estu batetik, baselizara iristen zen; inguratu egiten zuten, eta elizara itzultzen ziren. Azkenik, antzeko ekitaldi bat egiten zen Orreagako erromeriaren ondoko igandean. Lehenago, erromeria hori astegunean egiten zen, asteazken batez; osteguna jai eguna zen, eta eukaristia baselizan ospatzen zen. Bitxikeria gisa, nabarmentzekoa da lana urri zen garaietan, beren lurra utzi eta Ameriketara lan bila joaten ziren emigranteek meza bat eskaintzen zutela, Bideko Andre Mariak bidaian babes zitzan. Ermitauaren presentzia egiaztatua dago. Hala, […] 1898an, […]

5Immatrikulazioa

Eliza Katolikoak elizetxea immatrikulatu zuen 2002ko otsailaren 26an. San Julian parrokia eta hilerria, berriz, 2003ko urriaren 14an. Bideko Andre Mariaren baseliza 1999ko azaroaren 9an, eta 2005 aldean eraitsi zen saihesbide berria egiteko, irizpideak oso ongi jakin gabe.

6Fernando Katolikoaren erretratua Nagoren?

Bitxikeria baten aurrean gaude, edo arte-fikziozko proposamen baten aurrean, dei diezaiogun hala. Cabezudo Astrain eta Alfaro Lapuerta arte-historialarien arabera, elizako erretaulan San Julian irudikatzen duen margolaneko erdiko irudia Fernando Katolikoaren erretratua da, gaztetan. Inork ez dezala pentsa proposamena ez dela serioa; izan ere, hipotesi hori argitaratu egin zen, eta hor gelditu da, norbaitek egiaztatu edo ezeztatu zain. (Pardo, 1962).

7Errota

Itoizko urtegiak desagerrarazia 2003an. Daniel Garcíak azterlan ona egin zuen 1998an. Hartatik informazioa atera dugu ibarreko errotez eta, bereziki, Nagorekoaz. Garcíak transkribaturiko Nagoreko errotaren 1874ko akta laburtuko dugu; bertan deskribapen ona irakur daiteke: “se compone de dos piedras para moler con los demás útiles necesarios, del piso firme y teja vana, siendo sus cuatro paredes de obra de mampostería; de una balsa para el depósito del agua seguida de una acequia que llega hasta la muga de Arce, desde cuyo punto casi naturalmente y sin más que unas simples estacas y un pequeño aparato toma el agua su dirección para dicho molino, y de otra acequia por la cual se despiden las aguas del mismo molino; el edificio ocupa unos nueve metros de longitud y cinco y medio metros de latitud la balsa tiene próximamente cuarenta y nueve y medio metros de longitud seis y medio metros de latitud en los primeros ventiseis metros poco mas ó menos de longitud, y cinco metros en los veintitres y medio metros restantes, siguiendo despues la acequia hasta el rio en la muga de Arce con una latitud de unos dos y medio metros y novecientos cincuenta y medio metros de longitudpoco mas ó menos; y la acequia del desagüe es de unos cuarenta y cuatro metros de longitud con unos tres y medio metros de latitud, de manera que la extensión superficial del molino, balsa y acequias es en punto dos mil ochocientos sesenta y cinco metros y setenta y cinco centímetros cuadrados próximamente; entre el molino y la balsa pasa una senda que conduce á ciertas huertas de hortaliza y el pueblo de Arce. Afronta el molino con su balsa y acequias, por el Norte con el rlo, por el Sur con el Camino que de Nagore dirige á Muniain, Oroz betelu y valle de Aezcoa, por el Este en toda su extensión con una sendd y heredddes particulares de los vecinos de Nagore, y con Comun, y por el Oeste tambien en toda su extensión con unas huertas de hortaliza y otras propiedades de particulares de dichos vecinos y ademas con comun. Al frente del edificio molinar y al otro lado del referido Camino de Muniain, Oroz y Aezcoa, existe una huertita perteneciente al mismo molino y es precisamente el sitio que este ocupaba antes y de donde se trasladado al puesto en que hoy se encuentra […].”

Berriz ere Garcíari jarraituz, hona ekarri dugu 1998an errotaz eginiko deskribapena, hura desagertu baino lehen: “Errota solairu bakarreko eraikin batez bakarrik dago osatua, ganbararik gabea; hortaz, ez dago bertan bizitzeko aukerarik. Oinplano laukizuzena du eta 54 m2 inguruko azalera. Ekialdetik mendebaldera dago orientatua, sarrerako atea hegoaldera begira dagoela. Hormek 45 cm-ko zabalera dute, harri-hormaz eginak. Bi isurialdeko teilatua du, teilaz estalia. Bao bakarra du, hots, alde luzeetako batean irekitako leihoxka txiki bat, sarreratik metro gutxira, hustubide-ahoaren gainean […]

8Historiaurreko harri-materiala.

Longida-Agoitz inguruan eginiko zundaketei eta bertan aurkitutako material zaharrei buruzko txosten batean (VV.AA. 1994), Nagoren aurkitutako sorta txiki baten berri ematen da: “12. NAGORE, Nagoreko dermioa. Mendi-hegal batean, harpe-babes zabal baten oinetan, Agoitztik Aurizera doan NA-172 errepidetik hurbil, 32. km inguruan, Nagoreko dermiotik igarotzen den tokian, Daniel García jaunak harrizko sorta txiki bat aurkitu zuen. Hartatik nabarmentzen da silexezko plaketa bat, bi aldeetako ukiturarekin, argi eta garbi Historiaurre Berriko motetan sailka daitekeena. Uste dugu material horiek aipatutako harpe-babesaren higadurazko hustetik etor daitezkeela. Industria hori aurkitzailearen esku dago.”

9Etxeak

1366. urtea. Nafarroako erresumako lehen erroldatzat har liteke. Bertan herriko su kopurua aipatzen da, gutxi gorabehera bizilagunak zituzten etxeen kopurua adierazten zuena, familiaburuaren izenarekin; normalean gizon bat izaten zen, eta batzuetan emakume baten izena ageri da, ziur aski alarguna. Kalkulatzen da su bakoitzeko 4,5-6 biztanle zeudela batez beste. Guztizkoa lortzeko, kapareen eta nekazarien bi zerrendak batzen dira. (Oharra: barra batez bereizten ditugu suak).

NAGORE. Garcia Martiniz / Pero San Blas / Sancho Eztia / Garcia Sanchiz, dicho alcalde / Pero Lopiz / Johan Ferrero / Peyre de Larraynnegui / Miguel Garcia / Garcia Ezpoz / Sancho Ochoa / Summa: 10 fuegos // Martin Xemeniz, ferrero / Yenego Sanchiz / Summa: 2 fuegos.

1645-2001 urteak. Oharra: Etxeen egungo azterketa udalaren proposamen baten zain dago; laster abiaraziko da, ibarreko etxeen izendapenean irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari (2002) jarraitzen diogu; hark 1645, 1726 eta 2001eko etxe-izenak jasotzen ditu.

Nagore: historia

Teorian ibarreko hiriburua ez bazen ere, beti funtzionatu du aintzakotzat. Gaur egun, bertan daude ibarreko administrazioa eta udala, kontzejuko udalaz gainera.

Etxe batzuekin batera, errota, pilategia eta udaletxe zaharra desagertu ziren urpean (udaletxe berrian, fatxada zaharren zati bat paratu da) eta, era berean, ahozko lekukotasunen arabera, Erdi Aroan Nafarroak dirua egin zuen txanpon-etxe edo leku baten zantzuak eta aztarnak.

Herri berriko etxeetan badira balkoiak hainbat solairutan. Eliza ederrak herriaren gainean dirau, bai eta etxe zahar batzuek ere, eta atari zahar batzuk etxe berrietara eraman dira.

Biztanleriari begira, beti izan da ibarreko herri handiena. Etxe edo suen zenbaketan, 12 su zituen 1366an eta, 39, berriz, 1819an. Bestalde, 1858 aldean izan zituen biztanlerik gehien (219 bizilagun). Orduz geroztik, behera hasi zen poliki, harik eta 1950-70eko hamarkadetan ibar guztian gertaturiko kolpe latza iritsi zen arte, 124tik 37ra erori baitzen. Ondoko urteetan, pixka bat egin zuen gora, gero berriz ere behera, eta 2012an, 45 lagun daude erroldaturik.

Aisia guneak. Bukaerako urtegia egitearekin batera, ibiltoki atsegina egin da. Gainera, erromatar galtzadan barna ematen zaio segida Artziko jauregiraino. Halaber, bainu-eremua du herritik hurbil eta haur parke bat bainu-eremuaren inguruan.

Herritik hurbileko baseliza ere eraitsi zen. Ez, ordea, urtegia egiteko, saihesbide berria egiteko baizik.

– 1294. Urteurreneko ordainketa. Erresumako kontuetan ordainketa bat ageri da sozmerino baten arimaren alde: Lope Periz de Nagore.

– 1300-I-5. Orreagaren aurkako epaiketa. Orreagako kolegiatari utzitako herentzia baten inguruko epaiketan, kolegiataren alde mintzatzen da “Pero Lopeyç de Nagore, procurador della Orden de Santa Maria de Ronçasvaylles”

– 1309. Sancho de Nagore urkatu zuten, gaizkilea zelakoan.

– 1309-XI-5. Zentsuaren aitorpena. Jimeno jaunak, Orotzurgiko abadeak, eta herriko beste bizilagun batzuek aitortzen dute Orreagako Egudiriz izeneko ondasun bat dutela betiko zentsuan, lau kaiz gariren truke, eta bizilagunen artean dago Lop de Nagore. “Orochurgui” herri txikia zen, Ardaitzetik hurbil, Erroibarren, eta XVI. mendean jendez hustu zen. Irakur dezagun herriko bizilagunen zerrenda: “Semeno d’Iriuarren, Lop de Nagore, Maria fiylla de Eneco Sanz, Semeno d’Errmendi, Tota d’Errmendi, Semeno de Garrtela, Miguel Periz Garayco, Iohan de Larrayneta, Domingo d’Iriuarren.”

– 1331. Atxiloketa. Zangozako merino-ordeak, Garcia Ivaynnes-ek, Urrotzen atxilotzen du Ochoa Nagore. Urrozko bizilagun Pero Garciak, haren anaia Garciak eta Garcia Sateriok indarrez askatzen dute. Azkenean, guztiei 170 libera ordaintzeko isuna ezarri zieten.

– 1362. Erosleak. Zangozako ondasunen erosleen artean, Lop Sanchiz de Nagore bizilaguna aurkitzen dugu.

– 1413-X-3. Harriabarra. Karlos III.a Nafarroako erregeak erresumako diruzain García Lópiz de Roncesvallesi jakinarazten dio aurten Nagoreko bizilagunek, “jurados, mayorales y concejo”, ez dutela ordainduko zor duten ogi- eta diru-petxa, herri hartan eroritako harriabarrak eragindako uzta eskasagatik.

– 1534. “Oloriz de suso y de yuso”. Urte honetan adierazten da Nagorekoek lantzen zituztela “Oloriz de suso” herri despopulatuaren lurrak, hots, Oloritz Goitikoak, errege-ondarekoak zirenak. “Oloriz de yuso” despopulatua, Oloritz Beiti, Orreagaren jabetzakoa, Nagoreko eta Zazpeko bizilagunei zegoen errentan emana.

– 1540. Beste atal batzuetan bezala, Ana Zabalzaren azterlanei jarraitzen diegu Nafarroako Pirinioetan deituraren bilakaera ezagutzeko, Nagoreko etxe baten egoerari buruz: “XVI. mendearen erdialdean, María de Enecorena izeneko emakume bat bizi zen; deitura hori, egiaz, hura oinordeko zen etxearen izena zen, eta gaztelaniaz «Enekoren edo Iñigoren etxea» erran nahi du. María 1540 aldera ezkondu zen Sancho de Lacaberekin; honek, dudarik gabe, bere jatorriko herriaren izena darama deitura gisa, Artzibarko beste herrixka batena, urrunagokoa eta bazterragokoa. Sancho hil zenean, María bigarren aldiz ezkondu zen, etxera «kanpotik etorritako» beste ezkontide batekin, hau da, dirutan ezkon-saria ekarri zuen batekin, ondasun higiezinak Maríarenak baitziren. Bigarren senar horrek Miguel de Meoz zuen izena: hark ere, deitura gisa, dudarik gabe bere jatorriko herriaren izena darama, kasu honetan Longida ibar auzoko beste herrixka pobre batena, hegoalderagokoa. Hala ere, badirudi Maríak lehen ezkontzatik bakarrik izan zuela ondorengorik: gutxienez alaba bat, bera bezala María izenekoa, eta seme bat, Juan.”

– 1608. Behe nafarren aurkako legea. Konkistatik ehun urtera, Espainiako erregeak, Felipe V.ak, oraindik ere beldur zion Nafarroako errege legitimoak bere erresumaren zati bat berreskuratzeko inbasio bati, eta horregatik, noizean behin, behe nafarren aurkako lege murriztaileak ezartzen zituen haien mugimenduak mugatzeko; besteak beste, lege hau, Behe Nafarroarekiko mugatik edo mugarritik hurbil ostalari izatea debekatzen ziena (Ultrapuertos Behe Nafarroa da, eta “bascos” hitzak garai honetan haren biztanleak izendatzen ditu): “En este Reyno no puedan ser mesoneros los estrangeros de Ultrapuertos. Otrosi se ordena, y manda, porque no se de lugar, a que se saquen deste Reyno cosas prohibidas, que de aqui adelante no pueda nauer, ni aya nengun mesonero Basco, ni de ultrapuertos en la villa de Burgi. En el lugar de Ustes. En el lugar de Elcoaz. En el lugar de Nagore. En la valle de Erro. En la villa de Larrasoaña. En el lugar de Esáyn. En el lugar de Almandoz. Ni en la villa de Santestevan. Ni en los demas lugares, que ay desde los dichos lugares hasta los puertos de Francia. Bascos, y Bearne.”

– 1661. Hamarrenaren ordainketa atzeratzea. Nagoreko bizilagunek artzapezpikutzari eskatuko diote zergen, hamarrenaren, ordainketa atzeratzeko, uzta eskasa izan baitzen; bizilagunek diotenez, orkatzek suntsitu zuten.

– 1627. Urte honetan, Orreagako kolegiatak hainbat etxe eta soro zituen Nagoren, aurreko zentsu baten truke eskuratuak, eta partikularrei errentan ematen zizkien.

– 1660. Zentsua eta petxak. (ikusi Artozki ere). 1600. urtean, Nagore herriak 500 dukat hartu zituen zentsuan, haien bidez bizilagunek Artiedako jauregiko Inés de Esparza andreari ordaintzen zioten petxa kitatzeko.

– 1751n, eliz txostenen arabera, “Es abad don Miguel de Elizalde. Vale la vicaria ciento cinquenta ducados de plata. Toca su presentacion libremente en todos los meses del año por costumbre inmemorial. La colacion al Ordinario. Hay un beneficio simple servidero de libre presentacion y vale encada año servido quatro dieciseis ducados de plata, y no servido doce de la misma moneda. Toca su provision en los ocho meses Apostolicos al Rey Nuestro Señor, en virtud del Concordato, y en los quatro meses ordinarios los provee y da la colacion el abad por costumbre inmemorial.”

– 1889. “Ilustratuak”. Garai hartan ez zen ohikoa liburuak erostea, ezta etxean liburutegia izatea ere. Horregatik, lan handiak argitaratzeko, batzuetan harpidedunen laguntza behar izaten zuten, eta haiek lanaren azken liburukian aipatzen ziren. Hala, 1889an Moreten Analak lan handia berrargitaratu zen, eta 12. liburukian harpidedunen zerrenda ageri da. Eskualdetik ez dira aunitz aipatzen. Agoitzen sei ageri dira: Demetrio Ripalda, Lucio Bezunartea, Juan Cilveti, Gabino M. Varela, Lorenzo Ortiz eta Tomás Goiburu. Aurizen, Lorenzo Zabalza, eta deus gutxi gehiago: hiru Luzaiden, bi Urrotzen, hiru Otsagabian… eta Artzibarren, Nagoren, ibarreko idazkari Nicomedes Minondo eta Antonio Goitia aipatzen dira. Orotz-Betelun, Leopoldo Garmendia ezaguna ageri da: ilustratua, intelektuala eta tokiko enpresaria, ekintzaile-leinu luze batekoa.

– 1890. Nafar jabeak. Diputazioaren landa-jabeen estatistiketan José Itoiz ageri da: Uli Goienan 47 ha, bi etxe, 3 korta eta artzain bat bere kargura; Gurpegin 68 ha eta bi etxe; Otsan 11 ha eta hiru etxe, eta etxe bat Nagoren.

– 1894. Basoberritzea. Nafarroako Diputazioak basoa sustatu nahi zuen, eta horretarako landareen haztegi izango ziren lursailak sortzeko aginduko du. Berriei jarraituko diegu. “Con objeto de fomentar la riqueza forestal de Nabarra, la Diputación foral ha acordado establecer varios semilleros donde se produzcan buenas especies de árboles destinados á la repoblación. Estos semilleros se han de situar en las jurisdicciones de Pamplona, Ostiz, Puente la Reina, Estella, Torres, Lodosa, Villava, Tafalla, Nagore, Idocin, Lumbier, Aibar y Urdaniz.” Hurrengo urtean emaitza onez mintzo ziren: “las plantaciones que por acuerdo -sumamente oportuno y digno de ser imitado- de la Diputación foral de Nabarra, se hicieron en Pamplona, Puente la Reina, Estella, Torres, Lodosa, Tudela, Villafranca, Falces, Tafalla, Nagore, Idocin y Aibar, han dado un resultado excelente. […] «Se crearon los semilleros, y se hizo la siembra en los meses de Abril y Mayo y los resultados obtenidos han sido los siguientes: Plantas, Olmo 107.568. Acacia 105.772. Gleditschia 2.318. Ailanto 24.051. Espino (para terraplenes de carreteras) 20.000. Total 259.709. Estas plantas van á ser entregadas á unos doscientos pueblos en el mes próximo.

– 1940ko hamarkada. 1939an, El Irati enpresak Zaraitzurekin zuen baso-kontratua amaitu zen; beraz, egur-hornidura dibertsifikatzea erabaki zuten, Aezkoako Iratiko basoekin eta eskualdeko udalerrietakoekin (Aezkoa, Erronkari, Agoitz…), bai eta Artzibarko basoekin ere, besteak beste Azparren eta Nagorekoekin.

– Yanguas y Mirandaren arabera, Nagorek betiko zergan, edo kanonean, hartu zuen Oloriz de Suso herri despopulatua.

– Nagore aipatzen da, halaber, duela ez urte asko arte Longida ibarrekoek udan behi-aziendak bazkatzera eramaten zituzten lekutzat.

This website uses cookies to improve your web experience.