Skip links

Lusarreta

📍
KoordenatuakLat: 42.933300 · Lng: -1.3167
⛰️
Altitudea835 m
Ikusi Google Mapsen

Lusarreta: artea eta ondarea

1San Esteban eliza

1200 aldera eraiki zela uste da, nahiz eta geroago hainbat eraldaketa izan zituen, hala nola XVI. mendeko kapera bat edo XVII. mendeko sakristia. Hiru tarte desberdineko nabe irregular batek osatzen du, burualde zuzenarekin, eta haren atzean dago sakristia. Bi albo-kapera ditu, oinplanoari gurutze-itxura apur bat ematen diotenak. Estalkia kanoi-ganga da, arku toralez indartua. Korua oso soila da, zurezkoa, eta haren habeak aprobetxatu dituzte eskulanezko eskultura xalo eta ederrak egiteko, XVII. mende aldekoak omen direnak. Oraindik pinturaren kolore apur bat gelditzen zaie.

Erretaula nagusia XVII-XVIII. mendeetakoa da; alboetakoak, berriz, XVII. mendeko manieristak ziren, baina desagertu dira. Nafarroako Entziklopediaren arabera, “por el contratados al ensamblador Pedro de Arraydu, cuya viuda los trasladó en 1621 al escultor Domingo de Luna.” (Pedro de Arraydu mihiztatzaileari kontratatu zitzaizkion, eta haren alargunak Domingo de Luna eskultoreari eskualdatu zizkion 1621ean.)

Interesgarria zen elizak zuen XVI. mendeko zurezko kopoi polikromatu urreztatua; badirudi orain Artzapezpikutzan dagoela.

2San Pauleko baseliza (Esnotz, Erroibar)

Izen bereko lepoan dago; toponimoa Esnotz (Erroibar) eta Lusarreta (Artzibar) arteko mugan hedatzen da. Baseliza bi herrien mugaren ondoan zegoen, Esnotz aldean. Gaur egun, hondakin gutxi batzuk baizik ez dira gelditzen muino batean. Bitxikeria gisa, lepoaren eta hondakinen artean historiaurreko tumulu bat dago katalogatua. (J.M.M. Txoperenaren informazioa).

3Immatrikulazioa

San Esteban parrokia eta hilerria Eliza katolikoak immatrikulatu zituen 2003-II-3an.

4Gardorenako garaia

Gardorenako garaia ibarrean gelditzen den ale bakarra da, baina bereziena ere bada. Bizkaian 17ren aztarnak gelditzen dira, Gipuzkoan batenak eta Nafarroan 22renak; azken horietatik hamabost Aezkoa auzoan daude, bi Longidan, bi Urraulgoitin eta bat Zaraitzun, eta urrunago dago Iratxetako garaia. Gehienak azken urteetan zaharberritu dituzte.

Fermin Leizaola etnografoak aurkitu zuen garaia 1973an, eta urtebete geroago argitaratu zuen. Zortzi harrizko arkuetatik, lau alde bakoitzean, zazpi tapiatuak zeuden, eta behealdea txerritegi gisa erabiltzen zen. Lastategi bati itsatsia zegoen, eta zaharberritzearekin desagertu zen. Eskailera ere eraikinari itsatsia zegoen zaharberritu aurretik. Barneko zola zurezkoa zen. Neurriak: 5×5 metroko oinplanoa, 2,40 metroko arku-altuera, eta bi arku alde bakoitzean.

Kultura Ondasun (BIC) izendatu zuten 1993ko martxoaren 23ko 166/1993 Foru Dekretuaren bidez, eta 1993-VI-7ko NAOn (Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitaratu zen. Teknikariek, zaharberritzera joan zirenean, sarrera mendebaldeko paretan zegoela adierazten zuten aztarnak aurkitu zituzten; hartara, aurkitutako garaiaren egitura erabat aldatu zen, gaur egun ikus daitekeenera arte (ikusi argazkiak).

Garaia harrizko arkuen gaineko ale ederra da, Erdi Arokoa omen dena, nahiz eta ataria XVI. mendekoa den. Ateak kanpai-formako arkua du, behealdea bolaz apaindua, eta gurutze eta sei puntako izarren marrazkia duen armarri batez errematatua. Ekaiko eta Iratxetako garaien mota berekoa da.

Garaiaren oinplanoa laukizuzena da, bost bider bost metroko ingurukoa. Erdi-puntuko bi arku ditu fatxada bakoitzean. Hala arkuak nola eskantzuetako kateak silarrizkoak dira; gainerako paretak, berriz, silarrixkaz eginak. Arkuen gaineko erlaitzak eraikin osoa inguratzen du; hamahiru bat zentimetroz ateratzen da fatxadatik, «torna ratos» deritzon harria bailitzan.

Patin moldeko eskailera bat dago garaiko bigarren solairura igotzeko, berrikitan egina. Aletegian sartzeko ateak arku beheratua du, eta gurutze-formako zeinu bat kordoi-erliebean landua, giltzarrian, eta sei puntako bi izar goiko bi koadranteetan.

Lehen solairuko zola zurezkoa da, eta estalkia goihabe batez dago osatua, oso ongi egituratua. Tirante sendo bat dauka estalkiari eusteko, bere pendoloia eta guzti. Goihabeen gainean, kanal-teilak ditu.

(Ikusi Leizaolaren artikulua. Nafarroako garaien sailkapena ikusteko, joan ibarreko arte orokorrari buruzko atalera).

5Hilarriak

Azken urteetan, hainbat hilarri aurkitu dira, oraindik sailkatu gabeak.

6Etxeak

1366. urtea. Nafarroako erresumako lehen erroldatzat jo liteke. Bertan herriko su kopurua aipatzen da, gutxi gorabehera bizitako etxe kopurua adierazten zuena, familiaburuaren izenarekin; normalean gizon bat zen, baina batzuetan emakume baten izena agertzen da, alarguna seguru aski. Su bakoitzean batez beste 4,5-6 biztanle zeudela kalkulatzen da. Guztizkoa ateratzeko, kapare eta nekazarien bi zerrendak batzen dira. (Oharra: barra batez bereizten ditugu suak).

LUXARRETA. Pere Dominguiz / Sancho Martiniz / Martin Miguel / Sancho Xemeniz / Garcia d’Urroz / Lope Garcia / Summa: 6 fuegos.

1645-2001 urteak. Oharra: etxeen egungo azterketa udalaren proposamen baten zain dago, laster abian jarriko dena, ibarreko etxeen izendapenean irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari jarraitzen diogu (2002); hark 1645, 1726 eta 2001 urteetako etxe-izenak jaso zituen.

Lusarreta: historia

Ordoki txiki batean dago kokatua, 835 metroko altueran. Herria ongi samar zegoen komunikatua, Urrobiko bide nagusia herritik hurbil-hurbil pasatzen baitzen Auritz alderantz joateko, harik eta Urrobi ibaiaren ondoko errepidea 1898an ireki zen arte. Beste bide batek San Pauleko lepoa gurutzatzen zuen Esnotz aldera joateko, eta gero, Erro jotzeko. Jendeak aski erabiltzen zuen, XIX. mendean behintzat.

Familia kopuruari begira, 1366ko suen edo etxeen zenbaketan, sei zituen, eta 1368an izan zituen gehien, zazpi. Biztanleetan, berriz, 1858 eta 1900 artean izan zituen gehien, hots, 56 eta 55, hurrenez hurren. Mende berriarekin batera, ordea, kopurua behera hasi zen poliki; gero, 36ko gerraren ondoko urteetan, pixka bat igo, baina 1950etik 1970era, 47tik 20ra erori zen eta, gaur egun, zortzi lagun daude erroldan.

Sarbide berritua. Pablo Fermin Irigaray “Larreko” sendagile eta euskal idazle auriztarrak euskaraz idatzi zuen 1931n, Iruñeko Amayur aldizkarian, nola joan behar izan zuten anaia Juanek eta berak 1880an diligentzian (zalburdiz) Iruñetik Auritzeraino, bazterrak elurrez beterik zeudela, San Pauleko lepoan barna. Horrek erran nahi du bide horrek garrantzia zuela garai hartan. Gaur egun, berriz ere lotura da Artzibar eta Erroibar artean, bide zaharra asfaltatu berri baita.

Meatzaritza industria. Inguruan badira hainbat meategi, baina ez dago argi noiztik ustiatu ziren, haietako batzuk erromatar galtzada aurkitu berriaren ondoan baitaude. (Ikusi jarduera horren garrantzia ibarreko meatzaritzari buruzko artikuluan).

– 1402. Idoate ikertzaileari jarraituko diogu (1975): “Lusarreta […] dice el recibidor en 1402, que «todas las heredades peyteras que son desamparadas de los lauradores muertos et perdidos», siendo tributado su campo por 10 años. En 1366 había 6 fuegos y en 1368, 7, figurando entre Urdiroz y Zandueta. En este valle se pagaba la pecha llamada «ozterate» y la de «escancianos». No figura en registros de recibidores después de 1400”. (Hau da, 1402an, hildako eta galdutako nekazariek utzitako ondasun pecheroen zerga hamar urterako ezarri zen; 1366an sei su zituen eta 1368an zazpi, Urdirotz eta Zandueta artean agertuta. Ibar honetan «ozterate» eta «escancianos» izeneko pechak ordaintzen ziren. 1400etik aurrera ez da agertzen recibidoreen erregistroetan.)

– 1566. Noblezatik pobreziara. Hau da Sancho de Leyunen historia (Leiun, Lizoainibar); bigarren ezkontzan Catalina de Lusarretarekin ezkondu zen, eta pobrezian bukatu zuten. Ana Zabalzaren kontakizunari jarraituko diogu (2008): “Sancho se casó dos veces: la primera en 1558, y la segunda en 1566. Del primer matrimonio sobrevivió solamente una hija, que sería la heredera del palacio. Tras enviudar, Sancho contrajo un segundo matrimonio sin la aprobación de su padre. […] esta boda fue causa de la ruina del patrimonio. Sancho, a diferencia de su padre, no era un hombre trabajador, y su segunda mujer fue desde el primer momento muy mal recibida en la casa. […] a ambos se les acusó de haber dilapidado el patrimonio, para terminar viviendo en la pobreza. Además, la falta de entendimiento de los Leyún con Catalina de Lusarreta, la nueva mujer de Sancho, hizo que éstos tuvieran que abandonar el palacio, terminando sus días en una mísera casa del lugar vecino de Zalba. Años después, en su testamento, Catalina dispuso que deseaba ser sepultada en su pueblo natal –Lusarreta-, no en Leyún, donde se había enterrado ya su marido, como última manifestación de su repulsa hacia la familia que le había rechazado. En su particular destierro, Sancho y Catalina se habían llevado a los tres hijos que tuvieron: Juan –el único hijo varón de Sancho, a quien dio el nombre de su propio padre-, Juana Martín y María Juan.

– 1704. Hiletak ordaintzea. Nafarroan ohitura zen intervivos testamentua egitea, gurasoak bizi zirela, baina zenbait baldintza jartzen ziren, hala nola gurasoei mantenua ematea, hiletak ordaintzea, etab. Eta hiletak garestiak ziren: elizak diru dezente kobratzen zuen argizariengatik, urteurreneko mezengatik, bazkariengatik… Eta hori gertatu omen zitzaion Lusarretako bizilagun bati, Graciana de Legassari. Ibarrak idatzitako kontakizunari jarraituko diogu (2011): <<Los funerales estaban sujetos a grandes gastos, […] En el caso de no dar esta ayuda, pendía sobre ellos la amenaza de excomunión. Así le sucedió a una vecina del cercano Lusarreta, por no hacer los sufragios que correspondían a su padre, tal y como aparece en la “Visita año del 1704, condenan a Graciana de Legassa dueña de la cassa de D. Pedroarena del lugar de Lusarreta de dos messes y so la diha pena de excomunión cumpla en hacer los sufragios que faltan y es obligado por el alma de Matin de Legassa, su hijo, y en su defecto passado el dho ter.no man.as al dho abbad lo ebite de los divinos oficios, y no lo admita en ellos asta que con efecto cumpla”.>>

– 1751n, elizako txostenen arabera: “Es abad don Miguel de Garde. Vale la abadia cinquenta y seis ducados de plata. Toca su presentacion libremente en todos los meses del año por costumbre inmemorial al lugar. La colacion al Ordinario. No hay beneficios.”

– 1783-I-8. Oinordekorik gabe. (Lusarretako Miguel Dufur Ibarrak emandako datuak). Batzuetan, zoritxarra familiaren baten kontra oldartzen zen, eta etxea eta ondasunak uzteko seme-alabarik gabe gelditzen ziren. Hori gertatu omen zen 1783an Garaiko etxean. Oinordekorik gabe gelditu zirenez, Leranotz herriko beren iloba, 16 urteko Juanchina Janariz Cilveti, egin zuten oinordeko, eta urtarrilean Aizkurgiko 17 urteko Pedro Francisco Murillo Villanuevarekin ezkonduko da. Garaiko etxera joanen dira bizitzera oinordeko gisa, eta Pedro Franciscok bere gurasoak eta lau anaia-arrebak ekarriko ditu etxera. Geroago, 1806an, Pedroren anaietako bat, Juan Francisco, Mezkiritzen ezkonduko da, Zuriarena etxean, alaba gazteenarekin, Ana Errorekin. Haren ama aspaldi alargundua zen, eta alabaren ezkontza baino hamabost urte lehenago beste alargun batekin ezkondu zen berriz, Josef Viscarretekin.

– 1790. Ezkontza goiztiarra. Nafarroako Pirinioetan ezkontzak berandu samar izaten baziren ere, batez beste 25-29 urterekin, batzuetan, alaba bat ezkontzeko aukera sortzen zenean edo etxe batean ama-lekua bete behar zenean, bat-bateko alarguntzaren ondorioz, “la componenda” (tratua) aski azkar egiten zen, artekari baten, apezaren, senideen eta abarren bitartez… Nahiko ohikoa zen. Orreaga Ibarra ikertzaile mezkiriztarrak (2011) 1790eko adibide bat ematen du, Mezkiritzen ezkondutako Lusarretako neska batena: “Eran frecuentes los matrimonios en segundas nupcias, especialmente en familias modestas, por la dificultad de sacar la explotación adelante sin un hombre o mujer joven. Aunque en la Montaña de Navarra, la nupcialidad era tardía, tampoco los matrimonios con niñas adolescentes eran extraños, así la dueña de Garaicorena (Lusarreta) que tiene cuatro hijos casa a una de ellas, Juana María, a los 15 años con Juan Josef Viscarret, siendo este viudo en primeras nupcias de Maria Josefa Zubiri y Errea.”

– 1794. Konbentzio Gerran, herriak zortea izan zuen, inguruko herri aunitz erre baitzituzten, hala nola Artozki edo Imizkotz. Lusarretan, Garaikoa bordaren erretzea baizik ez dago dokumentatua.

– 1856. Soldadu ez joatea, kosta ahala kosta. XVII. mendearen bukaeran Madril Nafarroari soldaduak eskatzen hasi zitzaionean, nafarrek edozein bide bilatu zuten ez joateko: “vagos, maleantes” (alferrak, gaizkileak) atxilotzea, beste bat joan zedin ordaintzea, desertatzea… denetarik saiatzen zen, eta 1856an zozketan Mezkiritzeko bati egokitu zitzaion soldadu joatea; hark Lusarretako batekin hitzartu zuen haren ordez joan zedin. Orreaga Ibarra ikertzaileak (2011) kontatutako historiari jarraituko diogu:

– 1880 aldera. Diligentzian. Larreko ikertzaile eta sendagile auriztarrak egunkari batean kontatu zuen nola joan behar izan zuten diligentzian, elurretan, Iruñetik Auritzera Gabonak pasatzera, San Pauleko lepotik eta Lusarretatik barna. Horrek erakusten du bide horrek garai hartan zuen garrantzia. (Ikusi ibarreko bideen historia). 1931n idatzi bazuen ere, 1880 inguruan kokatzen du historia: “(Gabonak). […] Baño elurra gero ta geiago, zaldieri ferretan koskoak egiten eta ezin urrats andirik egin. Amekak: gaberdiko mezaren bigarren ezkil-deia jadanik joa eta gu orañik San Polen (Erroibar ta Artzibar arteko mendigorenetarik). Astiro-astiro, baño beti aitzinatuz gure gogoak arintzen asi ziren orduko, maldaren zati latzena iragana ginuelarik. Gañeko zelaian aldiz, elur gehiago eta ezin zaluiago ibili”.

– 1890. Jabe nafarrak. Diputazioaren landa-jabeen estatistiketan, bi jabe agertzen dira Lusarretan. Rípodasen deskribapenari jarraituko diogu (1992; Iroate Idoate ote da?): “Martín Espinal es propietario de 79 Has, 6 casas y 2 corrales y Miguel Iroate es propietario de 65 Has y 5 casas, mientras aparecen otros 6 sujetos sin tierras y sin muebles que forzosamente serían inquilinos de los primeros.” (Hau da, Martín Espinalek 79 hektarea, sei etxe eta bi korta zituen, eta Miguel Iroatek 65 hektarea eta bost etxe; beste sei lagun ageri dira, lurrik eta ondasunik gabeak, nahitaez haien maizterrak izanen zirenak.)

– 1986-91. Kontzeju tutoretuak eta desagertuak. Toki Administrazioari buruzko foru legearen ondorioz, herri batzuk kontzeju izatetik kontzeju tutoretu izatera igaro ziren, eta 1991n batzuk desagertu ere egin ziren. 1986an Lusarreta kontzeju tutoretua da, eta 1991n desagertzen da.

This website uses cookies to improve your web experience.