Skip links

Uroa

📍
KoordenatuakLat: 42.885000 · Lng: -1.375000
⛰️
Altitudea866 m
Ikusi Google Mapsen

Uroa: artea eta ondarea

1Santa Kolonba(?) baseliza

1722ko dokumentu batean herri hustuaren ondoan baseliza bat zegoela aipatzen da: “Uroa […] al lado de la ermita”. Madozek berriz aipatzen du 1845ean. (Santa Kolonbari buruz, ikus Asnotz ere). Uroaren egungo mugapearen hegoaldean Santa Colomba toki-izena dago jasoa, baselizarekin lotura izan dezakeena.

Santa Kolonba ez da ohiko adbokazioa Nafarroan. Ondoko Longida ibarrean, Meotzen, adbokazio hori duen beste baseliza bat dago, eta Nafarroako gainerako lekuetan Mendatzan baizik ez da aurkitzen, Lizarraldean.

Uroa: argazki galeria

Uroa: historia

Idoate ikertzaileak (1975) herri honi buruz egindako iruzkinei jarraitzen diegu:

“UROA.—Artzibarren; 1401ean adierazten da petxa-laurden bat ordaintzen zuela garitan, Pedro García jaunaren, herriko abadearen, testamentua betez. Haren egoera honela azaltzen da: «Et porque el dicho logar es desolado et las heredades … fincas vacantes por muerte de los labradores que pagauan la pecha dicha». Belarrak eta urak Diego de Urtubiari, Artzibarko jaunari, errentan ematen zaizkio bost urterako, Gurutze Santuaren jaiaz geroztik (Reg. 264). 1433an erraten da belarrak eta urak Cortesko kondeak zituela, erregearekin izandako desadostasunengatik erbesteratua, eta herri hau 1416an eduki zuela, Karlos III.aren erregealdian. Haren emazteak, Teresa de Arellano andreak, aldi batez eduki zuen, eta gero Patrimonialak herria errentan eman zuen 20 urterako, urtean 4 libraren truke. 1428ko Suen Liburuan, herria ibarreko herri hustuen artean ageri da. 1366koan ere despopulatu gisa agertzen da, «porque no ha labrador», Urrobi eta Urdaci bezala. García jaun kapareak testamentuz utzitako kolazoak hilak ziren.”

This website uses cookies to improve your web experience.