Skip links

Urdirotz

📍
KoordenatuakLat: 42.890000 · Lng: -1.370000
⛰️
Altitudea750 m
Ikusi Google Mapsen

Urdirotz: artea eta ondarea

1San Martin eliza

Herritik baztertuxea dago, gain batean, hilerriarekin batera. Hondatua dago, duela urte gutxiko sutearen ondorioz. Erdi Arokoa zen, mendez mende eraldakuntzak egin bazaizkio ere. Oinplano laukizuzena du, burualdearen bestaldean kanposantua dago eta, alde batean, sakristia. Gorapea zurezkoa zen, luzea, soila eta ederra. Ataria erdi-puntukoa zen, baina gehiena desagertua da. Titularraren irudia duela urte gutxi Auritzen paratutako erretaulan dago kokatua.

2Hezurdura zubia

Gaur egun, Urdirotzeko dermioan dago. Hasieran, Urrobi herrixkari zegokion, hau da, inguruko meategiak ustiatzeko eraikitako kokalekuari.
“Hezurdura Zubia” erraten zaio. Ziurrenera, Erdi Arokoa da jatorriz, erromatar garaiarekin oker lotu izan den arren. K.a. I. mendeko erromatar galtzadak Urrobi ibaiaren arroa gurutzatzen zuen, baina ez dago froga argirik egungo zubiaren jatorri erromatarraz. Egia da erromatar kokalekuen aztarna arkeologikoetatik hurbil egoteak (Zaldua eta Artzi) halako lotura bat iradoki dezakeela, baina egikerak eta neurriek Erdi Arokoa dela salatzen dute (testua “Urrobi ibaiaren gaineko hezurdura zubia berreraikitzeko proiektu”tik atera dugu).

Urdirotz: historia

Orain arteko azken herria izan da errepide asfaltatua izatearen onura jasotzen. Zehazki, 2012n asfaltatu zen. 745 metroko altueran dago.

Demografiari begira, su edo etxeen 1366ko zenbaketan, bost zituen. 1819koan, ordea, hiru. Bizilagunetan, berriz, 1900ean izan zituen gehien (58 lagun). Handik aitzina, poliki-poliki jaitsi zen, harik eta ibar osoan 1950-70eko hamarkadetan gertatu zen jaitsiera izugarria iritsi arte, 39tik 10era erori baitzen, eta 1980an ez zegoen inor erroldatuta.

Inguru zoragarria da mendizaleentzat, abialeku hauta Larrogaingo kaskora edo Aintzioako Haitzetara igotzeko. Saraguetatik eta Esnoztik ere badago igoera.

Urrobi izeneko herri hustu zaharra Urdirotzeko lurretan dago, gaur egun. 1341. urtean… “datuen arabera, meatzaritza gune handi-handia eraikia zegoen aztarnategitik hurbil: hainbat etxe, estalpeak, jauregi bat meatzari-maisuendako, labe bat, hainbat ubide, ikaztegiak, eta errota bat ibaian…”.

This website uses cookies to improve your web experience.