Otsa: artea eta ondarea
1San Roman eliza
1989an Nafarroako Monumentuen Katalogoa argitaratu zenerako, eliza eroria eta teilaturik gabe zegoen; hormak baizik ez ziren geratzen, kanpandorrea ere eroria, eta antzeko zerbait gertatzen zen gainerako etxeetan eta jauregian. Eskema inguruko Erdi Aroko beste elizetakoa bera da: nabe bakarreko eraikin xumea, dorrea oinetan duela. Sakristia burualdeari atxikitako gela karratua da. Ekialdeko atari suntsitua xumea zen, puntu erdiko arkuduna. Kanpoaldean leihoren bat eta gezi-zulo bat ikus daitezke.
Nafarroako Entziklopediak dio elizan taula margotu batzuk zeudela, beharbada Nagoreko erretaulakoekin lotuak. Elizbarrutiko Museoan gordetzen da Andre Maria eserita Haurrarekin irudikatzen duen tailu erromanikoa.
2Ermitazar
Ermitazar. López Sellesek ikerketa batean aipatzen den toponimo gisa jasotzen du izen hori, baina 1952an herrian izan zen eta inork ez zion jakin izan leku horren kokapenaren berri ematen. Toponimoa 1892ko agiri batean behintzat agertzen da, eta “La Cruz” eta “Gurucepea” toponimoak ere jaso dira, azken hori ere 1892ko agiri batean.
3Jauregia
Hondakinak geratzen dira, garai bateko aberastasunaren xehetasun txiki interesgarriekin. Ez da argitaratutako azterlanik ezagutzen.
4Errota
Otsako errota urtegiko uren azpian dago gaur egun. Garcíaren (1998) deskribapenari jarraituko diogu: “Bere mugapeko hego-ekialdean, Ezkai despopulatuaren mugapearekiko mugaren ondoan, errota zegoen; eraikinetik horma baten zati bat baizik ez da geratzen. Irati ibaiaren ertz-ertzean dago, “zubi zintzilikariaren” behealdean, “Gaztelu” erreserba naturaleko arroilen hasieran. Toponimo hauek gordetzen dira: “El Molino”, “Errotagibela”, “Errotaondoa” eta “Camino del Molino”; azken hori herriaren goialdean hasten da. Izendegian irin-errota bat agertzen zen, aldi baterako bizitako eraikin gisa.” Madozek ere jakinarazten du ibaia zeharkatzeko txalupa bat zutela, Artozkin bezala, gerren ondorioz zubia erabilezina zegoenean; Artozkin toponimo gisa ere iraun zuen, ez ordea Otsan.
5Etxeak
1366. urtea. Nafarroako erresumako lehen errolda dei genezake. Bertan herriko su kopurua aipatzen da, gutxi gorabehera bizitako etxe kopurua adierazten zuena, familiaburuaren izenarekin; normalean gizon bat zen, eta batzuetan emakume baten izena agertzen da, ziurrenik alarguna. Kalkulatzen da su bakoitzean batez beste 4,5-6 biztanle zeudela. Guztizkoa ateratzeko, kapareen eta nekazarien bi zerrendak batzen dira. (Oharra: barra batez bereizten ditugu suak):
OCHA Sancho Yeneguiz / Garcia Yeneguiz / Lope Garcia / Summa: III fuegos. / Martin Sanchiz. suma per se.
1645-2001. Oharra: etxeen egungo azterketa udalaren proposamen baten zain dago; laster abiaraziko da, ibarreko etxeen izendapenean irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari (2002) jarraitzen diogu; 1645, 1726 eta 2001eko etxe-izenak jasotzen ditu.
Otsa: historia
– 1071. Nafarroako errege Antso Gartzes IV.ak Arabako Fortun gotzainari “dekania” bat ematen dio Otsan, Mezkirizko Landazabal monasterioaren jabetzakoa.
– 1189-1201. Foruak. Otsa-Osa herriak ere baditu bere errege-agiriak: lehenbizikoan, 1189koan, Antso Jakitunak foruak ematen dizkie Osako 28 ezkonduei, eta bigarrenean, Antso Azkarrarenean (1196-1201 artekoa), derrigorrezko lanak arintzen dizkie. Azpimarratu behar da 1189ko foru hori, 28 ezkonduendako, ez dela guztiz egokitzen, garai hartarako herri handia litzatekeelako, eta beti askoz herri txikiagoa izan da; izan ere, aipatu dugu 1366an lau etxe zituela: 1189. urtea. In nomine Domini nostri Ihesu Christi. Ego Sancius, per Dei gratiam rex Nauarre, facrio istam cartam co[n]cressionis et confirmacrionis [de foro quod dono ad illos] .XX. et VIIIo casados qui sunt in Oxxa inter uarones et mulieres. [Notum sit ita que] ómnibus hominibus tam presentibus quam futuris quod placuit michi Sancrio [rege Nauarre] et ideo libenti animo et spontanea uoluntate concredo et confirmo ad pre- [dictos meos] casados de Otsa pro foro quod in unoquoque ano donent michi .C. et .XX. solidos ad festum sancti Michaelis et non donent ullam alima peytam. Uolo etiam et stabilio ad illos et concedo quod non habeant potestatem neque allium caualero pro seniore n[i]si me. Istud forum dono ad illos supradictos casados de Otsa quod abeant illos et generacrio illorum et confirmo illud cum meo signo, salua mea fidelitate et de mea posteritate per sécula cunta. […] 1196-1201. urtea. Ego Sansçius júnior, per Dei gratiam rex Nauarre, conçedo et dono in forum perpetum abendum ad predictos [casados] de Otsa quod non uadant ad meos labores nec fasciant michi facenderam, nec ipsi, nec rota illorum futura generaçio. Et ad maiorem huius consçesionis firmitatem hinc pagine si[g]num meum inprimo mea propria manu factum. Signum Sançi regís Nauarre. Ego Forro cantor Tutelis et domini regís cancellarius, de manda[me]nto ipsius istud super adidi et hoc signo signauit.
– 1534. Herria Orreagaren jabetzakotzat aipatzen da.
– 1751. Elizaren txostenen arabera, “Es abad don Martin de Irigoien. Vale la abadia sesenta ducados de plata. Toca su presentacion libremente en todos los meses del año por costumbre inmemorial al lugar. La colacion al Ordinario. No hay beneficios.” (Abada Martin Irigoien jauna da; abadiak hirurogei zilarrezko dukat balio ditu; aurkezpena herriari dagokio, betidaniko ohituraz; ez dago benefiziorik.)
– 1890. Nafar jabeak. Diputazioaren landa-jabeen estatistiketan Jose Itoiz agertzen da: Uliberrin-Uli Goienean 47 ha, bi etxe eta hiru korral ditu, eta artzain bat du bere kargura; Gurpegin 68 ha eta bi etxe; Otsan 11 ha eta hiru etxe; eta, azkenik, etxe bat Nagoren.
– 1961. Maiatzaren 19an kontzeju tutoretu izendatzen da, 40 ha-ko herri-lurrekin; horietatik 33 larreak ziren, eta 7 ha beste erabileretarako. – 1986-91. Kontzeju tutoretuak eta desagertuak. Toki Administrazioari buruzko foru legearen ondorioz, herri batzuk kontzeju izatetik kontzeju tutoretu izatera igaro ziren, eta 1991n zenbait desagertu ere egin ziren. 1986an tutoretua zen jada, eta 1991n kontzeju gisa desagertu zen.





























