Skip links

Urrobi

📍
KoordenatuakLat: 42.870000 · Lng: -1.380000
⛰️
Altitudea700 m
Ikusi Google Mapsen

Urrobi: artea eta ondarea

1Meategiak

Urrobiko meategien lehen erreferentzia, guk dakigunez, 1340koa da: urte hartan Paulo Giraldo meatze-teknikari florentziarrak 617 libra zilar- eta kobre-mineral atera zituen. 1357an kobrea aurkitzeko saiakera berriak egin ziren inguruan, eta 1362an eta 1363an Florentziako Bracha meatze-maisua kobre-meategi batean lanean aurkitzen dugu. Karlos II.a erregeak Erroibar, Artzibar eta Aezkoa ibarrei aginduko die astean behin meategira joateko lanera, Bracharen aginduetara. 1392an erregeak meatzari alemanei agindu zien Urrobiko eta Orotz-Beteluko zenbait meategi edo gune interesgarri aztertzeko, bai eta Lesaka, Bera eta Beruetekoak ere. Diotenez, Urrobikoak hilabete gutxi batzuk baizik ez zuen funtzionatu. Inguruko meategien bilaketa berriz agertzen da agirietan 1408an, Karlos II.a erregeak Artzibarren aginduriko esplorazio-gastu berriekin: “Miguel Lópiz d’Aoiz… fezo cabar et obrir en el lugar de Arci ciertas obras mazonadas de piedra et d’algamasa en los meses de noviembre et diciembre postreramente pasados, en entención de trobar alguna intrada de mineras de metales…”

Madozek, joan den mendearen erdialdean, adierazten du kobrea ateratzen zen lau edo bost meategi txiki zeudela. Geroago, meategi berriak lantzeko zenbait salaketa egin ziren, baina ez dirudi luzaroan iraun zutenik. (Ikus zerrenda Ibarreko meatzaritzan).

1990eko hamarkadaren hasieran prospekzioak egin ziren berriz, zainen aberastasun-maila ezagutzeko. Lusarretatik hurbil, bide zaharraren ondoan, Meatze (= meategia) toponimoa geratzen da, eta Meatzerrekaldea; eta behean, ibaian, egungo errepidearen ondoan, Olalde eta Olaldeko iturria aurkitzen ditugu; horrek XIV. eta XV. mendeetan aipatutako gunea adieraz lezake.

Urrobi: historia

– 1327. Sancho d’Urrobi. Urte honetako aipamen bat dugu, Iruñeko zenbait bizilagunena, Artzibarko herri-izenei erreferentziak egiten dizkiena, horien artean Urrobi. Nabarreriako burgoak alkatea eta juratuak izendatuko ditu Iruñeko gainerako burgoen aurrean ordezkatzeko; horien artean agertzen dira (Oharra: testuko j letraren ordez i jarri dugu, ahoskeraren arabera):

“Pero Santz d’Uli, notari public e jurat de la çipdat […] don Miguel de Ronçauals, […] don Sancho d’Urroui,[…] don Yenego Lopeitz d’Espotz e don Pere Santz d’Uli, les doze juratz del conseyll de la dita çipdat, en la casa que ha l’ondrat e saui don Miguel Motça, alcalde en la cort de Nauarra en la dita çipdat, la qual ten ad aloguer don Martin d’Uritz, […]”

– 1331. Zaraitzu ibarra. Ezkarotzen 10 liberako isuna ezartzen diote Pero Sanz de Balzari, herri horretako bizilagun Semen Ochoa de Urrobi hiltzeagatik.

– 1355. Iruñea. Hirian sartzeko bide-sarien ordainketan Garcia Urroviren etxea aipatzen da: “ En casa de Garcia Urrovi. Deu un son oste 6 odres d’oli. 8 sueldos 6 dineros”.

– 1365-XI-29. Orreagako Lope Urrobi, Urrozko bizilaguna, Iruñera deitzen dute deklaratzera, Puigcerdako merkatariekin izandako liskar batengatik.

– 1365-XI-30. “Iruñeko Garcia de Urrobiri, Pero de Urrobi eta Blancaren alaba Blanquetaren tutoreari, emandako baimena, bere pupiloak Donibane Garazin zituen etxe batzuk saltzeko eta Orreagan zituenak konpontzeko, herri horretako alkateak horren alde emandako txostena ikusita.” (Kantzelaritzako txosten batetik).

– 1466. Juan de Egurbidek Urrobiko eta Oloritzeko petxak hartzen ditu. Nafarroako erregearen kontseilari eta kantzelariorde zela, 1466an dohain ugari jaso zituen Leonor erreginaren eskutik. Auñamendi entziklopediaren aipamenari jarraitzen diogu (http://www.euskomedia.org/aunamendi):

“[…] Leonor printzesak, zerbitzu horiek saritu nahian, 1466an eman zizkion Elortzibarko Otano herriko petxak eta ohiko errentak; Iturrobi, Aginaga eta Bidoeta herrixka edo leku despopulatuak [Bidoeta eta Aginaga Arriasgoiti ibarrekoak dira], Ondazko mendiekin; Arriasgoiti ibarrean dagoen Garbala Goikoa izeneko herrixka, ibar bereko azpimerindadearekin; Artzibarko Oloritz Goikoa eta Urrobi herrixka eta leku despopulatuak, eta haien mugape, mendi, larre eta ur guztiak, berarendako eta bere ondorengoendako betiko, eta guztiarekin bere nahierara egiteko. 1467an printzesa berak Ojer de Egurbideri, bere kontseilari eta kontulariari, eman zizkion Eguesibarko Erantsus eta Ardanaz herrietako petxak, eta Eusako eta Ezkabako garagar- eta diru-petxak; eta 1468an, Yelz herrikoa.”

– 1534. Urrobi Imizkotz eta Urdirotzi dagokien despopulatu gisa aipatzen da.

– 1800. Urrobi aipatzen da, eta adierazten da ermita bat baizik ez zegoela, Urdirotzeko bi bizilagunen jabetzakoa.

– 1922. Urte honetan, Luzaideko jatorria zuen José María Iraburu idazleak (1899-1983), “Luzaide” ezizenaz, Boiras liburua argitaratu zuen, Orreaga inguruko ipuin eta ikerketa laburren bilduma. Bertan ipuin bat kontatzen du, oinarri erreala duela dioena, Urrobiko baserrian kokatua: Bearnesaren pipa. Kontakizuna PDFn transkribatuta uzten dizuegu, lasai gozatzeko.

This website uses cookies to improve your web experience.