Skip links

Erromatar galtzada

“Pirinioetako Erromatar Galtzadan barna” izeneko proiektuak dirulaguntzak jaso ditu Nafarroako Foru Komunitatearen Landa Garapenerako Programaren Toki Garapenerako Estrategia (2014-2020) ezartzeko; toki ondarearen baliabideak berreskuratzeko eta haiei balioa emateko ekimena baita.

Galtzada eta Pirinioetako pasabidea

Bideak gurutzatzen du Caesaraugusta (Zaragoza) eta Burdingala (Bordele) lotzen zituen erromatar bidearen zati bat. Bidea Zangozatik zetorren, Irati ibaiaren ibilbideari jarraituz. Ekain (Longida) Urrobiren arrora igarotzen zen, Artzibarren barna goiti eginez, Orreagaraino iritsi eta Ibañetan beheiti egiten zuen Luzaidera joateko eta, handik, Bordelerantz jotzeko.

Galtzada K.a. I. mendearen inguruan egin zen, sei eta zortzi metro bitarteko zabalerarekin eta bide osoan ez zuen % 6tik gorako desnibelik. Armadak, postak, salgai astunez beteriko gurdiak eta beste ibili ziren galtzadan barna, harik eta Erromatar Inperioa erori zen arte. Hondatzearekin batera, gero eta gutxiago erabili zen. Hala ere, ferra-bidetako erabili zen, XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako errepide berriak agertu arte.

Ibilbidean, gainera, sei miliarri aurkitu dira. Harrizko mugarri horiek milia (milla passum) bakoitzaren ertzean paratzen ziren, hau da, 1.481 metro bakoitzeko. Haietan, grabatu edo margoen bidez, galtzada eraikiarazten edo konponarazten zuen enperadoreari buruzko informazioa ematen zen edota zer-nolako tartera zegoen hurrengo mansio (galtzadako geralekua) edo civitas (herria) direlakoak.

Erromatar galtzadak

Galtzadak egiteko teknika ez zen hein handian egungoen oso ezberdina. Hau da, agregakinez edo zagorrez osaturiko geruzak jartzen ziren eta, gainean, harea mehez egindako errodadura-geruza bat. Horrenbestez, ez da benetakoa bide lauzatuen irudia, hori hiriguneetan baizik ez baitzen egiten; besteak beste, ez zutelako ferrarik erabiltzen, eta animalien apatxek ez luketelako ahalegina pairatuko.

Ibilbidean zehar, miliarriez gain, erromatar garaiko hainbat kokaleku aurkitu dira, galtzadari zerbitzua ematen omen ziotenak.

Pirinioetako Erromatar Galtzadaren mapa

Informazio panelak


This website uses cookies to improve your web experience.