Skip links

Gurpegi

📍
KoordenatuakLat: 42.815000 · Lng: -1.325000
⛰️
Altitudea580 m
Ikusi Google Mapsen

Gurpegi: artea eta ondarea

1Sortzez Garbiaren eliza

Hondatuta. 1989 inguruan, monumentu-katalogoaren urtean, eliza teilaturik gabe deskribatzen da, baina gangaren erdi-puntuko hiru arkuekin. Gaur egun dorrea eusten duen arkua baizik ez da gelditzen. Eraikina XIII. mendekotzat jotzen da, erromaniko berantiarrekoa. Barnean hondakinak baino ez dira gelditzen, eta sakristia, bere ganga independentearekin. Ataria erdi-puntuko arkuduna da, bi zutabe txikirekin; atea erauzi zutela dirudi, harrian dauden kalte txikiengatik, eta desagertuta dago.

Dorrea laukizuzena da, elizaren hormei jarraituz, eta altuera txikikoa, kanpandorrean erdi-puntuko leihoak dituela.

Ez da apaingarririk gelditzen, ezta kanpairik ere.

2Jauregia

Osorik zutik gelditzen den eraikin bakarra da, oinplano karratu irregularrekoa, ate buruzuzena eta inskripzioa dituela.

Jauregiaren heraldikari buruz, Cruz M.B.-ren artikulu bati jarraitzen diogu (Diario de Navarra, 1961-XI-1):

GURPEGIKO JAUREGIA. Artzibarko herria, Zangozako merindadean. […] Nafarroako Armorialak arma hauek ezartzen dizkio. 462. armarria: Urdinez, urrezko hiru otso-buru moztu, triangelu handian, gorriz mihidunak.

García Carraffak dio Solar Vasco-Navarro lanean: «Gúrpegui (edo Gurpide).- Kontsultatu ditugun egile guztiek arma berberak ezartzen dizkiete bi abizen horiei, eta horrek adierazten du leinu bera dela».

Izan ere, ikusten dugu Martín de Gurpideren 1558ko ejekutorian jasota dagoela haren armarria «tres cavezas de Lobos de oro en campo de azul y la orla de Argent alrededor» dela. Oger de Gurpideren armarria, Nafarroako Armorialaren arabera (564. zk.), laurdendua zen: 1.a eta 4.a, lehenik aipatu bezala; 2.a eta 3.a, zilarrezkoa, gurutze lau gorriarekin. Eta dio: Porta de Gurpegui.”

3Etxeak

1366. Nafarroako erresumaren lehen errolda dei genezake. Bertan herriko su kopurua aipatzen da, gutxi gorabehera bizilagunak zituzten etxeen kopurua adierazten zuena, familiaburuaren izenarekin; normalean gizonezkoa zen, baina batzuetan emakume baten izena agertzen da, alarguna ziurrenik. Su bakoitzean batez beste 4,5-6 biztanle zeudela kalkulatzen da. Guztizkoa lortzeko, kapareen eta nekazarien bi zerrendak batzen dira. (Oharra: barra batekin bereizten ditugu suak).

GURPEGUY. García Lopiz / Garcia Oroz / Sancho Lopiz / Summa: 3 su.

1645-2001 urteak. Oharra: Etxeen egungo azterketa udalaren proposamen baten zain dago; laster abiaraziko da, ibarreko etxeen izendapenean irizpideak eguneratu eta bateratzeko. Etxeen azterketa historikorako, Orreaga Ibarraren ikerketari (2002) jarraitzen diogu, etxeen izenak 1645, 1726 eta 2001ean jasotzen baititu: 1645 - Pedrorena (Jauregia), 1726 Pedroarena (Jauregia - Pedro de Noguera, etxezaina) eta 2001ean, despopulatua.

Gurpegi: historia

– 1266, gerra. Nafarroaren eta Ingalaterraren arteko gerran –garai hartan auzokoak ziren, Ingalaterrak Lapurdi, Zuberoa eta Akitaniaren zati handi bat baitzituen–, mendialdeko jende aunitzek parte hartu zuen, bai Garai Nafarroakoek bai Behe Nafarroakoek; horrela agertzen dira García de Gurpegui, Lope Martínez de Uriz, (Donibane Garaziko tenentea eta Luzaideko gazteluaren zaindaria), Arnalt Sanchez de Ochagavía, Ochoa Pérez de Ureta, Gil Pérez de Iriberri, Pedro Sánchez de Aoiz, Abaurreako abadea (Mendiz Haraindiko zerga-biltzailea), etab.

– 1266. Kontuak. Urte horretako Nafarroako kontuetan Gurpegiko bizilagun bat agertzen da, “Andreota Semenez”, eta baita “García de Gurpegui” ere.

– 1280. Bizilaguna. Gurpegiko bizilagun “Toda Simeniz” agertzen da Nafarroako ogasunari ordaintzen.

– 1281-VI-25, Eskubideen dohaintza. Urte horretan, Nafarroako gobernadore Guerin de Amplepuis jaunak, Joana Nafarroako erreginaren baimenarekin, zenbait herritako bere eskubideak Juan eta Milia Sanchezi ematea erabakitzen du, besteak beste Gurpegiko eskubideak: […] el dreyto que an et deuen auer los dichos Iohan Sanchiz et Milia Sanchiz, si algun drecho deuen hy auer en quoalquiere manera en la torr et villa de Dia(cast)eyllo et en la villa de Aguilar con todos sos drechos et pertinencias, aguas, yeruas, montes, terminos yermos et poblados que pertenecen et deuen pertenecer a la torr et uillas de Diacastieyllo et de Aguilar deuant dichas, es a saber: por la torr et uilla de Aspurz et por las uillas de Bihueçal, de Maynero et de Gurpegui, con la seynoria et todas las rentas et todos los drechos que nos auemos en Aspurz, Bihuecal, Maynero et Gurpegui, […]

Et otorgando, loando, recebiendo la composicion et auiniencas como dicho es de suso, damos por nos et nuestros successores a uos Iohan Sanchiz et Milia Sanchiz sobredichos, pora uos et todos uestros successores la torr et uilla de Aspurz et las uillas de Bihueçal, de Maynero et de Gurpegui, con todos los drechos que han Aspurz, Bihueçal, Maynero et Gurpegui, las uillas sobredichas, en todas cosas como dicho es de suso, sin retenimiento, sin contraria et sin embargo de ninguna cosa en las dichas torr et villas de nos et de todos nuestros successores et de todo otro omme con todas las condiciones sobredichas et con cada una deilla torres de Dicastillo, Aguilar, Aspurz, Bigüezal Mañeru y Gurpegui […]

– 1284-86. Zergak. Gurpegik zerga edo petxa gisa ordaindu behar zuenaren zerrenda, berbera 1284, 85 eta 86an: “de pecta de Egurpegui, 71 solidos, 3 denarios, domnus Corbaranus tener.” Beste atal batean, berriz, hau agertzen da: “De pecta de Egurpegui, 9 kafices, 1 robum, 2.quartales domnus Corbaranus tener.” 1284an, gainera, herrian egindako ikerketa batzuengatiko ordainketa gehitu behar da: “De pesquisiis i inquisitionibus […] In uilla de Egurpegui, 2 solidos.”

– 1290. Urte horretan, Jimeno de Orizek eta haren emazte María Ruyzek Cazpen (“Çazpe” dela uste dugu, Zazpe), “S. Pedro de Landacoa”n eta Imarkoainen dituztenak ematen dizkiote Orreagako kolegiatari. Inguruko zenbait lekuko agertzen dira: Garcia Peritz de Cazpe (¿Zazpe?), Miguel Garceyz de Asnos, Pero Macua Cazpe, Lop de Oloriz, Furtuyn de Adayssa Garcia de Oloriz, Garcia Sanchiz de Oloriz … eta horien artean Martin Abbat de Gulpegui, Gurpegikoa dela uste duguna.

– 1291. Bizilagunak. Urte horretan “Ochoe de Gurpeguy” agertzen da zerga bat ordaintzen. Bizilagun gehiago ere aurkitzen ditugu: “En Gurpegui, Maria Vengoa, 2 sueldos Ibi, Sancho Çarra, por Xemen de Saragueta, 18 dinero Ibi, Elvira, 18 dineros” 1292an, gainera, Ochoe de Gurpegui agertzen da.

– 1362. Karlos II.a Nafarroako erregeak ordainketa bat jasotzen du zenbait herritatik, haien biztanleek gerrara joan beharrik izan ez zezaten. Artzibarko herriak dira, eta horien artean Gurpegi (ikus berri osoa Artozkin).

– 1419. Idoateren arabera (1975), 1419an erraten da «es logar desollado» (herri hustua) zela, nekazariak «muertos, perdidos et absentados» (hilak, galduak eta joanak) baitzeuden.

– 1575. Txerrien transhumantzia. 1575ean, Gaztelaren konkistak Nafarroako erresuma bitan zatitu bazuen ere, behe-nafarrek txerri-taldeekin transhumantzian jarraitzen zuten Garai Nafarroako larreetara. Aralar eta Leireko mendilerroetako eremuak nabarmentzen ziren, baina talde aunitz bidean gelditzen ziren: Baztanen, Aralarrerako bidean, edo, Leirerako bidean, Auritzen, Aezkoan, Zarikietako mendilerroan edo Labiakoan. Gurpegi eta Zuntzarren aipatzen dira behe-nafarren txerri-taldeak bizpahiru hilabetez larrean gelditzen ziren bi herri gisa.

– 1593. Gurpegiko misiolari bat hil. Taytayn hiltzen da Martín Enriquez de Gurpegui misiolari jesuita, herri honetan sortua, tagalo hizkuntzan zenbait obra erlijioso idatzi zituena. (Ikus ibarreko pertsonaiak).

– 1679. Jauregiaren jabea. Urte horretan adierazten da Agoizko bizilagun Antonio Berrio y Gurpegui dela Urrotzeko eta Gurpegiko jauregien jabea.

– XVII-XVIII. mendeak. Leire. Leireko monasterioaren txostenetan adierazten da monasterioak lur batzuk dituela jabetzan herri honetan, eta horiengatik urteko zerga gisa 3 kaiz gari jasotzen dituela. (1 kaiz = 4 errobo gari = 666 litro gari).

– 1740. Agoizko abade bat. Miguel José de Egüés y Garayoa agoizko apaiza zen, eta, Gurpegiko abade zela, 1740ko urtarrilean Agoizko abade ofizial izateko deitu zuten. Aho batez hautatu zuten, hauteskunderen beharrik gabe. Karguan egon zen 1748an hil arte. Gogoratu behar da garai hartan, bai Gurpegin bai Agoitzen, euskalduna izan behar zela apaiz aritzeko. Antzeko egoera bat gertatu zen Urdirotzen 1646an.

gurpegi 130309 18– 1751n, eliz txostenen arabera, “Es abad don Pedro Hipolito de Urrizola. Vale la abadia sesenta ducados de plata. Toca su presentacion libremente en todos los meses del año por costumbre inmemorial al lugar. La colacion al Ordinario. No hay beneficios.”

– 1890. Nafar jabeak. Diputazioaren landa-jabeen estatistiketan agertzen da José Itoiz; Uliberrin (Uli Alto) 47 ha, bi etxe, 3 korral eta bere kargura artzain bat ditu, eta, gainera, Gurpegin 68 ha eta bi etxe; Otsan 11 ha eta hiru etxe, eta etxe bat Nagoren. Rípodas ikertzaileak (1992) Gurpegin ondasunak zituen beste jabe handi baten adibidea ematen du: “Manuela Sánchez propietaria de dos casas y 144 Has en el concejo de Gurpegui (Valle de Arce) de las que sólo 10 se cultivan en labor secano. De los 3 colonos, uno de ellos pastor, que aparecen en dicho concejo no se puede saber si son inquilinos de esta propietaria o de José Itoiz, propietario labrador de otro concejo del Valle que también tiene en Gurpegui otras 2 casas y 68 Has de las que se cultivan 10. Manuela Sánchez es propietaria en el Valle de Esteribar de 3 casas y 97 Has en Errea, Olloqui, Urdaniz, Berzunegui e Ilarra.”. (Berzunegui Beltzunegi da).

– 1904. Parrokietan erabiltzen ziren hizkuntzei buruzko eliz txostenetan, Gurpegi eta Artozki aipatzen dira ibarrean euskararen erabileraren hegoaldeko muga gisa.

– 1965. Antzezlan bat? Baieztatzeko dagoen pasadizoa da. Dirudienez, Martin de Ugalde historialari eta idazle euskaldunak Gurpegiko aitona (edo aitona-amonak?) zituen. Beharbada horregatik, Venezuelan erbestean zegoela, 1965ean euskarazko antzezlan bat idatzi zuen haurrendako, “Gurpegin aspaldi gertatua” izenekoa, argitaratu gabe dagoena.

This website uses cookies to improve your web experience.