Olorizbeiti: artea eta ondarea
Olorizbeiti: argazki galeria
Olorizbeiti: historia
– 1280. Urte horretan zergak ordaintzen ditu: “En Holoriz de Suso, Garcia Ribera, XVIII denarios.”
– 1534. “Oloriz de suso y de yuso”. Urte horretan adierazten da Nagoreko bizilagunek lantzen zituztela “Oloriz de suso” herri hustuaren lurrak, hau da, Olorizgoitikoak, errege-ondarekoak zirenak. “Oloriz de yuso” herri hustua, Orreagaren jabetzakoa, Nagoreko eta Zazpeko bizilagunei errentan emana zegoen.
– 1800ean egoera berean aipatzen da, eta etxerik ez dagoela adierazten da.
– 1989. GENen arabera (Gran Enciclopedia de Navarra / Nafarroako Entziklopedia Handia): “OLORIZ BAJO. Conocido también como Olóriz de Yuso. Antiguo lugar del valle de Arce, al norte de Zazpe. Estaba despoblado ya en 1366. Subsiste como finca del Patrimonio Forestal de Navarra; tiene 34 Ha repobladas con pino laricio.” (Olorizbeiti edo Oloriz Beheko: Artzibarko herri zaharra, Zazperen iparraldean; 1366an hustua zegoen. Gaur egun Nafarroako Baso Ondarearen finka da, 34 hektarea pinu beltzez berriz landatuta.)

















