Skip links

Lusarreta

Egilea: Mikel Belasko Ortega
Egilea: Mikel Belasko Ortega

Toponimia

Lusarreta
Lusarreta · Ezagutu herria →

Toponimo bat aztertzen dugunean, bi alderdi hartu behar ditugu beti kontuan: izenari dagokiona eta lekuari dagokiona. Azterketa bikaina izanen da bi alderdi horiek ongi azaltzen badira. Lusarreta izenaren esanahia ez da begi-bistakoa. Euskararen fonetika historikoak laguntzen digu jakiten gure hizkuntzan r(t)z > s(t) bilakaera ez dela salbuespena (bertze – beste kasuan bezala). Horregatik, egungo Lusarreta antzina *Lurzarreta izan zen (lur zaharren lekua). Horrek esan nahi du herria dagoen lekuan lur zaharrak zeudela, gutxienez XIII. mendetik.

Baina, nolakoak eta zer ziren lur zahar horiek? Ez da erraza galdera horri erantzutea, Artzibarko kultur paisaiaren azterketa eskatzen baitu. Horretarako, toponimiak eta Landa Arkeologiak eskutik joan behar dute, biei esker jakinen baitugu nolakoa izan den Artzibarko kultur paisaiaren bilakaera.

Hau da, jakinen dugu nola aldatu zen jatorrizko oihan-paisaia nekazaritzari eta larreei lekua egiteko. Horixe egin dute Josu Narbarte Hernándezek eta Mattin Aiestaran de la Sotillak Baztan. Paisaia bizi baten arkeologia liburuan.

Hortik abiatuta, Lusarretaz honakoa pentsa genezake: lehen lekukotasuna XIII. mendekoa bada ere, izena ziur aski Goi Erdi Aroan sortu zen (VI.-X. mendeak), eta ordurako Lusarretako lurrak zaharrak ziren. Horrek esan nahi luke Goi Erdi Aroan giza talde batek bere etxeak ezarri zituela Lusarretan.

Aukeratutako lekuak izen hori zuen, lehenago beste talde bat lur horiek lantzen saiatu zelako, oihanari kenduz. Iduri du ez zutela arrakastarik izan, baina ahalegina ez zen erabat ahaztu, komunitateak toponimoan islatu baitzuen.

Lusarreta sortu ondoren, bere kultur paisaia aldatzen hasi zen. Laborantza-lurrak sortu ziren: Las Landas, Gaineko Alor, Berroeta, Los Maizales…; baita aziendarendako lurrak ere: Ipeteko Larre, Sarioberri, bordak…, baina oihana desagertu gabe: Oiarburueta, Oianbizkar. Los Quemados izenak lurra kontrolatzeko erabilitako tresna bat adierazten digu: sua.

Herria gaur

Lusarreta irudietan

LusarretaLusarretaLusarretaLusarretaLusarretaLusarretaLusarretaLusarreta

This website uses cookies to improve your web experience.