Hiriberri - Villanueva de Arce

Egilea: Mikel Belasko Ortega
Toponimia

Villanueva de Arce, euskaraz Artzibar-Hiriberri, iduri du ez dela eztabaidarako parada ematen digun toponimoa; hala ere, ikusiko dugu Ibarraren historiara eta hitzek, beren forma aldatu gabe, mendeen joanean nola bilakatu eta jatorrizko esanahitik urrundu daitezkeen ikustera begiratzeko aukera ematen digula.
Hori gertatzen da gaztelaniazko villa eta euskarazko hiri hitzekin. Gaur egun, villa hitza RAEk zehazten duen bezala ulertzen dugu: “herrixka eta lekuetatik bereizten duten pribilegio batzuk dituen herria”. Bilbo edo Madril hiribildu ospetsuek, adibidez, ideia hori sendotzen dute. Hala ere, Erdi Aroko Nafarroan, villa bizileku ororen izen generikoa baizik ez zen, bi etxe baizik ez izan edo tamaina handiko lekua izan. Eta esanahi horrekin, gaur harritu bagaitzake ere, euskaraz gaur hiri idazten dugun hitza erabiltzen zen, guztiok ciudad itzuliko genukeena. Bestela erranda, duela mila urte Hiriberri eta Villanueva izendatu zena, gure XXI. mendeko euskaraz eta gaztelaniaz, Herriberri eta Pueblonuevo izenez bataiatuko genuke. Unea da, beraz, gure herriaren jatorri apala eta laboraria aldarrikatzeko.
Bestalde, gaur uste dugu Villanuevari Arce abizena erantsi behar diogula, Longidako, Aezkoako, Arakilgo… Villanuevarekin ez nahasteko. Baina Erdi Aroan ere zehaztapen hori beharrezkoa izan zen, Artzibarren bertan bi Hiriberri egon baitziren. Egungoa, horregatik, Iriverri d’Arrieta (1274) edo Irriverri prope Arrietam (1275) izendatu zen, bai eta Yriuerri Vallis d’Arci (1274) ere. Beste Iriberri gaur Sarasun deritzon parajean zegoen, Artozkin, baina jendez hustu zen. Eta gainera, interes historiko eta linguistiko handiko beste paraje batek Iriberritx izena du Nagoren. Horrez gain, Saraguetan, Irizarko Artadia dugu, hondakin aztarnekin, eta Ibarreko kultur elkartearen izenera hurbiltzen gaitu: Urizar. Izen iradokitzailea, baina Artzibarren ezin da hiri edo uri hitzen bidez azaldu. Haren jatorria eta etimologia Ibarreko artxiboetan bilatu beharko dira.
Gure izenen azterketak hasiera bat du, bai, baina ikerketa beti dago zabalik datu eta informazio berrietara. Espero dezagun, halaber, gaur zabaltzen den atal honek bide luzea izan dezala aldizkarian.
Herria gaurHiriberri irudietan
























